Nabigazioa
« Urtarrila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
 
Hemen zaude: Hasiera
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • RSS Feed
  • Add Bookmarklet

Arraun Albisteak - Estropadak

Javier Gonzalez portugaletetarra ACTko lehendakari berria

estropanet 2012/01/23
Javier Gonzalez portugaletetarra ACTko lehendakari berria

Urtarrilaren 21ean, Traineru Kluben Elkarteak Oiartzunen bi Batzar Orokor ospatu zituen, elkarteko bazkide diren klub guztien parte hartzearekin. Bigarren batzarrean, Portugaletek eta Zierbenak Camargo eta Orioren lekukoa hartu zuten ACTko bazkide gisa. Batzarra bukatuta, batzarkideek Astigarragako Bereziartua sagardotegian eman zioten segida "lan jardunaldiari". Bi batzarretan nabarmendutako gaiak jarraian ikusi ditzakezue:

Gehiago Irakurri…

Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun

estropanet 2012/01/22
Euskadiko aulki mugikorreko distantzia luzeko III. Txapelketa

Atzo jokatu zen Euskadiko  aulki mugikorreko distantzia luzeko III. Txapelketa. Bertan Hondarribiako zortzikoa nagusitu zen, hirugarren urtez jarraian. Hala ere aurtengoan estropada amaieran Oriotarrek Hondarrabitarrak estu hartu zituzten, bi segundura bakarrik geldituz. Modalitate guztiak erreparatzen baditugu, hiru talderen artean banatu dituzte garaipenak: Hondarrabia A.E. (3),  Orio Arraunketa Elkartea (2) eta Getxo Arraun Elkartea (2). Hondarrabitarrek hiru garaipenak, bi zortzikoan, gizonezkoen maila nagusian eta jubenil mailan erdietsi dituzte eta hirugarren garaipena emakumezko jubenilek 2X Skull bikoitzan lortu dute. Oriotarrei dagokionez, kadete mutiletan lortu dituzte bi garaipenak, zortzikoan eta lemazain gabeko laukoan. Halaber, Getxo Arraun Elkarteak kadete mailan lortu ditu bi garaipenak, mutilen 4X Skull eta nesken 2X Skull. Atzoko estropaden maila guztietako emaitzak jarraian ikusi ditzakezue:

Gehiago Irakurri…

Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion

estropanet 2012/01/21
2012ko Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia

Gaur goizean, Urtarrilak 21, 2012ko Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion, Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta. Lehen estropada honetan hauek izan dira garaileak: nesken haurren mailan  Hibaika nagusitu da, San Juan bigarren izan delarik. Mutilen infantil mailan, Tolosaldeak irabazi du eta Getaria bigarren. Mutilen Kadete mailan, Hibaika gailendu da eta bigarren Zarauztarrak izan dira. Mutilen jubenil mailan Illunbek lortu du garaipena eta Pasai San Pedro izan da bigarren. Emakumezkoen Jubenil/Senior mailan Hibaikak irabazi du neska San Juandarren aurretik. Eta azkenik, mutilen senior mailan Oriok irabazi du. Hona hemen jarraian estropadetako emaitzak:

Gehiago Irakurri…

TKE Elkartearen urteko lehen batzar orokorra Oiartzunen

estropanet 2012/01/18

Datorren larunbatean, urtarrilak 21, TKE Traineru Kluben Elkarteak urteko lehen Batzar Orokorra egingo du. Goizeko 10etan, elkarteak berak Oiartzunen duen egoitzan. Hona hemen Batzarraren gai zerrendako puntu garrantzitsuenak:

 

Gehiago Irakurri…

Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi

estropanet 2012/01/15
Tolosan batelak

Atzo goizean Tolosan Federazioa Trofeoko haur eta kadete mailako estropadak jokatu ziren. Oraingo honetan, nesken haurren mailan  Tolosaldekoak gailendu ziren, Hibaika bigarren izan zelarik. Mutilen infantil mailan, etxekoak (Tolosaldekoak) izan ziren jaun eta jabe, lehenengo bi postuak lortuz, Tolosaldea "A" eta "B", hurrenez hurren. Eta azkenik, Mutilen Kadete mailan, Hibaika nagusitu zen joan den asteburuan bezala, eta bigarren Zarauztarrak izan ziren. Hona hemen jarraian estropadetako emaitzak:

Gehiago Irakurri…

Gaurko batel estropadetan Hibaika eta San Pedro onenak

estropanet 2012/01/08
Batelak Donostiako portuan

Gaur goizean Donostian ospatu den Federazioa Trofeoa estropadetan Hibaika eta San Pedro izan dira onenak kategoria ezberdinetan. Hibaikak, nesken haurren mailan gailentzea lortu du, Getaria "A" taldeari irabazi ostean. Mutilen infantil mailan, sanpedrotarrak izan dira nagusi eta Tolosaldea "A" bigarren. Mutilen Kadete mailan, Hibaika nagusitu da eta ondoren Zarautz iritsi da. Mutilen jubenil mailan Pasai San Pedrok lortu du garaipena eta Mundaka "A" izan da bigarren. Emakumezkoen Jubenil/Senior mailan Hibaikak irabazi du neska San Juandarren aurretik. Eta azkenik, mutilen senior mailan Hibaikak irabazi du. Hauek izan dira estropadako emaitzak:

Gehiago Irakurri…

Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi

estropanet 2012/01/07
2012ko Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger Txapelketa

Gaur Bidasoako uretan jokatu da, 2012ko Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketa. Aurtengoa distantzia luzeko lehen txapelketa izan da eta bertan arraun mugikorrean dabiltzan Gipuzkoako talde guztiak aritu dira: San Juan, Arraun Lagunak, Ur-kirolak, Santiagotarrak, Orio eta Hondarribia. Guztira 48 ontzi eta 260 arraunlari jardun dira arraunean gaurko estropadan. Modalitate nagusian, lemazaindun zortzikoan, Hondarribia A izan da garaile eta Orio bigarren hamalau segundutara. Hondarribiako talde txapelduna hurrengo arraunlariek osatu dute: Julen Castrillon, Iñigo Vertiz, Ekaitz Aznar, Iker Amador, Gorka Vertiz, Manex Aldai, Asier Puertas, Mikel Orbañanos eta Joan Alza lemazaina. Zorionak guztioi!  Datorren hitzordua Euskadiko distantzia luzeko txapelketa izango da Urtarrilak 21ean. Jarraian modalitate guztietako emaitzak ikusi ditzakezue: 

Gehiago Irakurri…

Gipuzkoako Arraunaren XI. Gala ospatu da

estropanet 2011/12/20

Gaur arratsaldean 2011ko Gipuzkoako Arraunaren XI. Gala ospatu da Donostiako Kirol Etxeko ekitaldi aretoan. Bertan aurtengo sariak banatu dira. Hauek izan dira saridunak: Alberto Etxarte eta Olaia Martinez, Munduko Itsas Arraunketa Txapelketako txapeldunordeak; Getaria-Tolosa Gipuzkoako emakumezkoen II. Traineru Ligako txapeldunak; Getaria A.E. KAE-2 Traineru Ligako txapeldun Gipuzkoarrak; Donostiarra-Kaiarriba A.E. KAE-1 Traineru Ligako txapeldun Gipuzkaorrak; Hondarribia A.E. TKE Ligako Txapeldun Gipuzkoarrak; Euskotreneko zuzendari nagusia; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol departamentua; Gipuzkoako klubetako boluntarioak; eta Kirolarekin-eko boluntarioak. Zorionak guztioi!

Gehiago Irakurri…

Bihar emango zaio hasiera Aulki Mugikorreko denboraldiari

estropanet 2011/12/09
Hondarribiako jaitsiera 2012

Bihar, Abenduak 10 larunbata, 2012. urteko Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligari hasiera emango zaio, Hondarribiako jaitsierarekin. Estropadak arratsaldeko 15:00etan hasiko dira eta bertan 75 ontzik arraun egingo dute. Berez bigarren jardunaldia behar zuen honakoa baina joan den Abenduaren 5ean jokatu behar ziren estropadak bertan behera gelditu ondoren biharkoa izango da aulki mugikorreko denboraldiaren estreinaldia. Hona hemen parte hartzaileak:

Gehiago Irakurri…

KAE Ligan ez da dopin kasurik eman

estropanet 2011/11/27

2011ko denboraldian zehar egin diren 83 kontroletan ez da positibo kasu bakarra ere agertu. Kontrol guzti hauetatik 33 lehiaketan zehar egin dira eta beste 50 kontrol lehiaketatik kanpo egindakoak dira. Iazko denboraldiarekin alderatuz 54 kontrol gehiago egin dituzte batez ere lehiaketatik kanpo. Zenbaki hauek, TKE elkartea urtetik urtera dopinaren aurka gogorrago dabilela erakusten dute, eta horretarako eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen dituela.

 

Gehiago Irakurri…

Hondarribia Arraun Elkartearen urrezko intsignia Mikel Orbañanosentzat

estropanet 2011/11/26
Mikel Orbañanos 10 urte Hondarribian

Bihar azaroak 26 larunbata, Hondarribia Arraun Elkarteak azken lau urteetan (2008-2011) irabazitako banderen bedeinkapena ospatuko du. Bazkaria Ardoran jatetxean ospatuko da. Eta bertan, Mikel Orbañanosi Hondarribai A.E.-ren urrezko intsignia emango zaio, taldean 10 urte igaro dituelako. Mikel, Ama Guadalupekoaren arraunlari eta entrenatzaile izan da eta garaipen ugari lortu ditu, nabarmenenak: 2005eko Kontxako Bandera eta 2006ko TKE liga. Zorionak eta urte askotarako Mikel!

Gehiago Irakurri…

Zierbenak irabazi du beteranoen ABE liga

estropanet 2011/11/11
Zierbena 2011. urteko ABE ligako txapelduna

Joan den igandean Baionan jokatu zen 2011. urteko ABE (Arraunlari Beteranoen Elkartea) ligaren azken estropada. Bertan Arkote nagusitu zen baina garaipena ez zen nahikoa izan Zierbenatarrei liga kentzeko. Aurtengoa ABE ligaren laugarren edizioa izan da eta guztira zazpi talde parte hartu dute: Zierbena, Arkote, Getxo, Lutxana-Deustu, Sestao, Fortuna eta Ibaialde. Eta bi talde gonbidatu izan dira: Pontejos eta Endaika. Zorionak guztiori, horren sasoitsu eta gogotsu aritzeagatik. Jarraian ligako sailkapena ikusi dezakezue:

Gehiago Irakurri…

Santurtzik gaur aurkeztuko du 2012ko denboraldia

estropanet 2011/10/27
santurtzi logo.jpg

Gaur arratsaldeko 7etan, Santurtzik 2012ko denboraldiaren aurkezpena egingo du.

Aurkezpenean Itsasoko Amaren entrenatzaile eta prestatzaile fisiko berriak izango dira, Pedro Gabancho eta Ramon Quintana. Beraiekin batera zuzedaritzako kideak ere izango dira, Jose Antonio Exposito presidentean buru delarik.

 

 

 

Gehiago Irakurri…

Orio arraunketa elkarteko hauteskunde batzordeak Ibon Huegun aldarrikatu du presidente

estropanet 2011/10/27
ibon huegun.jpg
(2011/12 – 2015) Presidente eta Gida-Batzorde hautaketarako HAUTESKUNDE BATZORDEA osatzen duten partaideek, (2011-09-23-ko Ezohiko Batzarrean aukeratuok), Orio AE-ko Estatutoak agindu eta Ezohiko Batzarrean onartu zen Hauteskunde-Egutegiaren epea bete denez, honako hau egiaztatzen dute: Hautaketara aurkeztu den HAUTAGAI-ZERRENDA bakarrak, Orio AE-ren Estatutoak agintzen dituen baldintza guztiak betetzen dituela eta lau urterako (2011/12-2015), ALDARRIKATUAK izan direla, PRESIDENTE eta GIDA-BATZORDEko partaide bezela. Hauxek dira:

Gehiago Irakurri…

Alberto Etxarte Munduko Yola Txapelketan bigarren

estropanet 2011/10/25

San Pedroko arraunlariak  Munduko txapeldunordetza erdietsi du, joan den asteburuan Barin (Italia) jokatutako Munduko Yola Txapelketan. Emaitza bikain hau Skiff modalitatean lortu zuen Etxartek, 8 kilometrotako estropada gogor baten ondoren eta irabazlearengandik 4 segundutara bakarrik gelditu zelarik. Honela, Etxartek iaz Estanbulen lortutako 2.postua errepikatu du. Bejondaiola! Zorionak! Txapelketako emaitzak hemen dituzue ikusgai.

Gehiago Irakurri…

Bolo-bolo zebilen bigarren hautagai zerrendakoek atzera egin dute

estropanet 2011/10/21
agustin gorka orio.jpg
Orio Arraun elkarteko hauteskundeetara bolo-bolo zebilen bigarren zerrenda bat ere aurkeztekoa zela. Epea bukatu bezperan, jakinarazi dute zein ziren zerrenda horretako izenak eta zein zen beren proiektua, baina azkenean atzera egin dute. Gauzak horrela, Agustin Zalduak aurkezteko asmoa zuen zerrenda aurkezten ez denez, eta beste inor aurkezten ez bada, Ibon Huegun buru duen zerrenda izango da zuzendaritza batzorde berria osatuko duena, eta ondorioz, Huegun bera izango da presidente.

Gehiago Irakurri…

Kaikuko Asier Zurinaga 2011ko patroi onena

estropanet 2011/10/19
Asier Zurinaga 2011ko patroi onena

Gaur urriak 19 banatu da Zarauzko Ondartza elkartean 2011ko Patroi Onenaren Mapfre saria. Zurinagak 31 puntu bildu ditu denera, bigarren sailkatuak baino 10 puntu gehiago. Hondarribia Orsako Joseba Amunarriz, hain zuzen ere. 3. postua Urdaibaiko bikoteak lortu du: Lur Uribarren eta Gorka Aranberri. Bikote horrek 15 puntu lortu ditu. Patroi onenaren saria erabakitzeko ondoko datuak biltzen dira GPS-aren bitartez: batetik ontziek arraun egin duten txandan osatutako distantzia osoa, metrotan. Eta bestetik, ziabogak osatzeko behar izan duten denbora. Lehen neurketak, aurkariek baino metro gutxiago ze ontziko patroik egin duen esaten du. Bigarrenak, aldiz, ziaboga egiteko behar izan duen denbora erakusten du. Horretarako, ziaboga egiten hasi aurretik hasten da neurketa, 50 bat metro lehenago, eta ziaboga egin ostean bukatu, 50 bat metroko tartea osatu ostean. Datu honek ziaboga egiten hasi denean ontzia ze abiaduran doan, ziaboga nola eman duen, eta irteeran lortu duen abiaduraren berri ematen du.

 

 

Gehiago Irakurri…

ABE ligako azken aurreko estropada Arkoterentzat

estropanet 2011/10/19
arkote abe.bmp

Joan den larunbatean Armintzako IV. beteranoen traineru estropada jokatu zen eta bertan Arkote izan zen garaile. ABE (Arraunlari Beteranoen Elkartea) ligako zazpigarren estropada puntuagarria izan zen. Ligako lehen hiru taldeak Zierbena (47 puntu), Arkote (41 puntu) eta Getxo (36puntu) dira. Honela estropada baten faltan, Zierbena dugu ligako txapeldun eta nahiz eta Arkotek oraindik aukerak izan ezusteko handi bat gertatu beharko da Zierbenak txapela galtzeko. Beraz txapelduna nor den Baionako azken estropadan ikusiko dugu, Azaroaren 5ean, goizeko 12:00etan.

Gehiago Irakurri…

Oraindik ez dago hautagairik Orioko arraun elkarteko zuzendaritzarako

estropanet 2011/10/07
orio zuzendaritza.jpg

Orioko Arraunketa Elkarteko Hauteskunde Batzordeak jakinarazi du oraingoz ez dutela zuzendaritzarako hautagai zerrendarik jaso.
Ohar bat kaleratu du, herrian sortu den «interes, jakinmina eta urduritasuna» dela-eta, elkartearen egungo egoera argituz.

Gehiago Irakurri…

Aginagan etxekoak garaile

estropanet 2011/10/03
Aginagako V. Trainerilla Txapelketa 2011

Joan den larunbatean San Praixkutako jaietan urtero legez, V. Trainerila txapelketa jokatu zen Aginagan eta lehenengo aldiz etxekoak nagusitu ziren (Oriok eta Kaikuk bina garaipen dituzte), 7:58 denborarekin. Atzetik sailkatu zen Hondarribia bi segundora, Kaiku hirugarren  7 segundura , eta atzetik geratu ziren, Getaria, San Pedro, Orio, Zarautz eta Igeldo Herria. Aipatzekoa bertan egondako giro aparta!

Gehiago Irakurri…

Portada

Jarraitu estropadak zuzenean

Azken erantzunak
Argazki ederrak
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Senior mailako Bideoa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion
irteerako ordena
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/20
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
batel liga Orion
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/19
Non: Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi
Euskadiko Txapelketa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/18
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: