Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Members Alejo Alejo Egiluzen Bloga Archive 2008
 

Sarrerak: 2008

Insert Coin 2008/09/09

Zaletuok uda osoa iraileko lehen  bi igandeei begira pasatzen dugu. Patroiak egun hauetan daude arinen, eta arraunlariak oraintxe daude sasoi sasoian; traineruetako froga guztiak atzean geratu dira, egun hauetan broma gutxi izaten da arraunaren inguruan. Baina batzuontzat hain serioa dena, dirudienez beste batzuentzat festa folkloriko bat besterik ez da...

Osteguneko sailkapena 2008/09/08

“Begira begira nola, dijuan airean, Orioko txalupa olatu gainean” Horrela dio hainbat urtetan Orion kantatutako bertso zaharrak; baina osteguneko sailkapen estropadan ez genuen horrelakorik ikusteko aukerarik izan. ‘Mirotza’ ez zihoan ez airean, ez olatu gainean...

"Atletico de Madrid" eta xoxak 2008/09/03

SM_lata_txiki

Arraun zaleok sarritan entzun izan dugu Orio Real Madriden antzeko kluba dela, eta egia esan konparaketa honek ez digu grazi askorik egin inoiz hori zale zenbaiti. Erabilitako arrazoiketak: palmaresa, “señorioa”, historia (honi buruz oso kuriosoa eta erabat sinplea Kortak “Noticias de Gipuzkoan” , irailaren 1ean, egindako irakurketa)… Nik, berriz, azken aldian Oriok Atletico  de Madriden tankera duela pentsatzen dut, eta honek grazi gutxiago egiten dit: segundo baten inguruko aldeagatik 3 bandera galdu (Getxon, Bilbon, eta Orion), Castroko estropadan kaleekin suerterik ez, 2. ziabogan arraun txikiarekin arazoak.... ez dut nahi talde koltxoneroarekin inongo parekotasunik, eta are gutxiago Kontxako sailkapen estropadaren atarian.


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: