Sarrerak: 03 September 2008
"Atletico de Madrid" eta xoxak 2008/09/03
Arraun zaleok sarritan entzun izan dugu Orio Real Madriden antzeko kluba dela, eta egia esan konparaketa honek ez digu grazi askorik egin inoiz hori zale zenbaiti. Erabilitako arrazoiketak: palmaresa, “señorioa”, historia (honi buruz oso kuriosoa eta erabat sinplea Kortak “Noticias de Gipuzkoan” , irailaren 1ean, egindako irakurketa)… Nik, berriz, azken aldian Oriok Atletico de Madriden tankera duela pentsatzen dut, eta honek grazi gutxiago egiten dit: segundo baten inguruko aldeagatik 3 bandera galdu (Getxon, Bilbon, eta Orion), Castroko estropadan kaleekin suerterik ez, 2. ziabogan arraun txikiarekin arazoak.... ez dut nahi talde koltxoneroarekin inongo parekotasunik, eta are gutxiago Kontxako sailkapen estropadaren atarian.


