Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Members Mikel Mikel Kiroljokoa Bloga Archive 2009
 

Sarrerak: 2009

Kontxako Bandera, beste estropada guztietatik ezberdina: Egin apustu Kiroljokoarekin 2009/09/10

“Urte osoa pasa ohi dute taldeek egun haundi hau prestatzen, eta eguna iritsitakoan kale!”                 Kiroljokoa Kontxan

Horixe pentsatuko zuten iraileko lehen igandean Pedreña,

Urdaibai eta Orioko zaletuek. Kaiku, Castro, San Pedro

eta Hondarribiakoek berriz, kirioak jota igaro beharko dute

 beste astebete. Bizkaitar eta Kantabriarrek dituzte

bandera irabazteko aukera gehien, baina Gipuzkoarrek

ez dizkiete lanak erraztuko. Emozioz beteriko igandea

espero da beraz Kontxan eta apustu eginnahi duenak

bertan izangoditu Kiroljokoako makinak Portaletas eta

Goikoa Jauregia-Nautico inguruan.

Hastear da San Miguel Liga 2009/07/01

Kiroljokoa 2009

Asteburu honetan emango diote hasiera Kantauri itsasoko 12 traineru onenek San Miguel Ligaren VII.edizioari. Emozioa izango da nagusi eta apustu egin nahi dutenek ez dute aukera faltarik izango.

Aurredenboraldian ikusitakoaren arabera, San Miguel Ligaren VII.edizioa inoiz baino parekatuagoa izango da. Talde guztiak prest daude bandera jaitsi eta irteera emateko eta Kiroljokoak ere lehen txanpa hori aprobetxatu nahi du apustu katalogo zabal eta anitza eskaintzeko.

Trainerila apustuetan murgilduta 2009/05/06

San Telmo jaietako trainerilla estropada 2009 - Zumaia, Hondarribia

Jada jokatu dira Gipuzkoa eta Bizkaiko Trainerila Ligaren jardunaldi batzuk. Talde indartsuenek ez dute hutsik egin eta datorren astean jokatuko diren probintzialei begira daude gehienak. Kiroljokoa apustu etxeak ordea, datorren astera arte itxaron beharrean, arraun apustuak eskaintzen jarraitzen du. Lehenik traineru jaitsierak eskaini zituen; gero batelak eta orain trainerilak. Orain arte Gipuzkoako Ligako estropadak soilik eskaini arren, aste honetatik aurrera Bizkaikoak ere proposatu ditu.

 

Apustu gehiago Kiroljokoan 2009/03/13

IX. Bidasoa Ibaiaren Jaitsiera, XV. Oria Ibaiaren Jaitsiera... eta orain Castro Arraun Elkartearen XII. Bandera.


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: