Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Members Mikel Mikel Kiroljokoa Bloga Archive 2009 July 01 Hastear da San Miguel Liga
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Hastear da San Miguel Liga

Mikel Kiroljokoa-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/07/03 18:23
Kiroljokoa 2009

Asteburu honetan emango diote hasiera Kantauri itsasoko 12 traineru onenek San Miguel Ligaren VII.edizioari. Emozioa izango da nagusi eta apustu egin nahi dutenek ez dute aukera faltarik izango.

Aurredenboraldian ikusitakoaren arabera, San Miguel Ligaren VII.edizioa inoiz baino parekatuagoa izango da. Talde guztiak prest daude bandera jaitsi eta irteera emateko eta Kiroljokoak ere lehen txanpa hori aprobetxatu nahi du apustu katalogo zabal eta anitza eskaintzeko.

 

Edizio honetan, 5 talde gipuzkoar (Hondarribia, Orio, San Pedro, Zarautz eta Zumaia), 3 bizkaitar (Arkote, Kaiku eta Urdaibai) eta 2na kantauriar (Castro eta Pedreña) eta galiziar (Meira eta Tiran) izango ditugu beste urtebetez nor baino nor lehian ikuskizun paregabea eskaintzeko asmoz. Baina denen helburuak ez dira berdinak izango. Batzuek Liga irabazi nahiko dute; besteek ohorezko txandan sartu; eta talde apalenek azken postuak albo batera utzi beste urtebetez onenen artean mantentzeko.

 

Apustuen arabera, aurtengo edizioa irabazteko faborito nagusiak Castro, Urdaibai, Orio eta San Pedro dira. Iazko denboraldiak eta aurredenboraldiko estropadetan erakutsitako mailak jarri die “faboritoen etiketa”, baina ez dezatela lorik hartu, Hondarribia, Kaiku, Pedreña eta Zarautz bezalako taldeak atejoka baitaude ohorezko laukote horri aurre hartzeko.

 

Jeitsiera ekiditeko lehian berriz, Arkote, Meira, Tiran eta Zumaia egongo lirateke. Talde bizkaitarra “kiniela” denetan dago, Caboren ezezkoaren ondorioz mantendu baita maila nagusian. Meira eta Tiran “inkognita” bat dira, ez baitago erreferentziarik hemengo taldeekin alderatzeko. Tiranek talde polita osatu omen du, baina inork ez daki ze maila emateko gai izango den. Eta Zumaiak azken urteetan bezala mailari eutsi nahiko dio lehen estropadetan ahalik eta puntu gehien lortuaz.

 

 

XI Telefonica Bandera - Bilbo Hiria SN / XI Bandera Telefonica - GP Villa de Bilbao

Iaz EXPOa Zaragozan zela eta, Ebro ibaian eman zitzaion hasiera San Miguel Ligari. Aurtengoan berriz, Bilboko ibaiak izango du Ligako lehen estropada izatearen “ohore” hori. Erlojupeko gisara arituko dira eta ibaian dela eta, potentzia handiko taldeak dira faborito egun honetarako.

 

Kiroljokoak estropada honetarako apustu katalogoa zabaldu nahi zian du. Ondorioz, estropadako irabazlea nor izango den apustu egiteaz gain, lehenak bigarrenari zenbat segundu aterako dizkion, talde bakoitzak zein postutan amaituko duen eta antzerako apustuak egin ahalko dira.

 

 

Kiroljokaoren Apustu katalogoa

1.      Estropadako irabazlea

2.      Estropada irabazlearen traineruaren jatorria

3.      Sailkapena 2 aurrenen artean

4.      1. et 2. arteko segundu diferentzia

5.      Buruz buru: Urdaibai vs. Castro

                         Orio vs. P. San Pedro

                         Hondarribia vs. Kaiku

                         Zarautz vs. Zumaia

6.   Traineru bakoitzaren sailkapena

 

 

 XI Telefonica Bandera - Bilbo Hiria SN Estropadako kuotak

 Arraun kuotak

 

Trackback (URI)


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: