Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Members Torrotxo Kalka baborrai!
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Kalka baborrai!

Konparazio batera... 2009/07/15

Orio arraun munduko Real Madril omen. Arraunzale dexenteri entzun izan diogu konparazioa, komentarioa, iruzkina edo txistea. Historia eta palmaresa, erreferentzia... onartzekoa da konparazioa, komentarioa, iruzkina edo txistea. Motibo bila goazen, iraileko olinpiadetara: hiru-lau urtetan, Donostiako Alde Zaharrean kamiseta bera jantzita... horia zenak merenge kolorez amaitzen du. Gainontzean, Florentino, gutxi Orion. Kaka nahikoa berriz, Orion, eta arraun munduan orokorrean. Hara konparazioak! Betidanik buruan izan dut ariketa eta goazen konparaketak egiten jolastera. Zeuk ere, anonimo, zurea egin dezakezu.

Euskal Pastela! 2009/07/08

Aspaldiko partez, adiskide arraunlariarekin berriketan izan nintzen, atzo, iluntze partean. Arratsalde haizetsuetan ez dago jertserik gabe barra muturrean egoterik. Hurrengorako ikasi dut lezioa. Baina, atzo, ezin etsi kontrarioen maniobrak aztertu gabe, asteartea jai egun bakarra izanagatik. Ez zen, ordea, trainerurik pasa. Halere moldatu ginen inork gairik jarri gabe. Bateren batek belarria ondo gorrituta izango du gaur. Ez genuen intentzio txarrez egin. Ezta intentzio onez ere.

Nire zazpiak 2008/09/03

Bihar osteguna, etzi igandea eta datorren astea ere ez da iganderik gabe pasako. Baina biharkoa pasa gabe ez dago iganderik. Olatuak izango omen dira. Galtzeko ezer ez dutenek ilusioz hartzen dute Windguruk emandako albistea. Itsasoak, bakoitza bere lekuan jartzen dutela esango dute gero.


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: