Konparazio batera...
Orio arraun munduko Real Madril omen. Arraunzale dexenteri entzun izan diogu konparazioa, komentarioa, iruzkina edo txistea. Historia eta palmaresa, erreferentzia... onartzekoa da konparazioa, komentarioa, iruzkina edo txistea. Motibo bila goazen, iraileko olinpiadetara: hiru-lau urtetan, Donostiako Alde Zaharrean kamiseta bera jantzita... horia zenak merenge kolorez amaitzen du. Gainontzean, Florentino, gutxi Orion. Kaka nahikoa berriz, Orion, eta arraun munduan orokorrean. Hara konparazioak! Betidanik buruan izan dut ariketa eta goazen konparaketak egiten jolastera. Zeuk ere, anonimo, zurea egin dezakezu.
Orio Athletic izan daiteke. Gorritiraino zabaldu izan da ijitoen kantera. Hori bai, Bilbotarrek Castillo baino gutxiago ordaindu dute azken Mirotza. Castrok Real Madril edo Bartzelona izan behar du. Utzi Etxaberi Guardiolaren korbata janzten: ez dakit La Marinerak zerbezaren liga, Txapelketak eta Kontxa hiru sariak irabaziko dituen, baina ez da urruti ibiliko. Zaila egiten zait San Pedro kokatzen: goiko muturrean, hirugarren mailan eta ostera ere izarren ligan eta banderak irabazten ikusteko aukera izan dugu. Valladolid, Ponferradina edo Sevilla, ez da erraza Baldarenak konparatzea. Urdaibai eta Astillero, Chelsee eta Manchester City. Zumaia eta Zarautz, Betis eta Español. Arkote, Recreativo eta Hondarribia, Valentzia.
Ez da ariketa erraza. Zaila da arraunlariak eta futbolariak konparatzea, eta askorentzat txorakeria.
Reala. Zeinek izan nahi du Reala, bigarren mailan eta kiebran dagoen klub historikoa?
Trackback (URI)
marca ?
bestalde, a zer liga asmatu dekan. Athletic, Real Madrid, Chelsea, Manchester, Betis, Recreativo, Real Kiebras, ... denak batera. nabarmena MARCArekin ez daukekala konparaketarik.
Ah, Zarautz etzak konpara Españolekin, Atletico de Madridekin baizik.
marca
Zautza Villarreal dek txikito, bi hiru urtian goian baino historiaik gabeko taldia! jajajajajaja
AUPA GETARIA



Orio izan daiteke Reala. Serio !!
Oriotarrak jardun eta jardun eta bertako arraunlariak kendu, fitxatu, ihes, aldendu, sakabanu egiten dituk.
JLKorta, LMLuxia, IUrbieta, MOrbañanos, JSalsamendi, XZabaleta, MPortularrume, APuertas, GPuertas, IEtxeberria, IGaztañazpi, UAmenabar, EUranga, PFrancés, MArostegi, MMtzHidalga, AOstolaza, HPeiro. Oriotarrez beraien lehenengo Kontxa irabazitakoak, lau bai lau, aurten Castron DIETA (jejeje...) potoloak jasoaz: XEtxebeste, ADorronsoro, JIriondo, UIruretagoiena.... eta segi ta segi....
Eta bizkaitar futbol-taldeari etzaiok hori gertatzen, alderantziz baizik, berak fitxatzen dizkik.
Eta zurigorriak azken 20 urtetan final batetara iritxi dituk. Beraz, ezer gutxi egin ditek kirolgaraipenetan. Eta oriotarrak azken 20 urtetan. besteak beste, 18 aldiz izan dituk jarraian Kontxan, 6 aldiz irabaziz, 8 aldiz bigarren, 2 aldiz hirugarren, 2 aldiz bosgarren eta BEHIN 1990tan, Gorriya semia patroi eta Xarpas entrenadore zela.... SAILKATU EZ !!. Aurten auskalo.........
Ados natxiok hirekin, Orion Florentinoriz ez !! Tapon jubilatu huan ta !!
Eta Realaren (ez gestio txarragaitik, baizik eta Orioko elkarteak oso irtenbide ekonomiko gutxi dituelako) kiebra aurrena jasoko dun arraun elkartea Orio izan daitekela ziur izan. Serio!!