Ibairen bloga
Asier Zurinaga, Kaikuko patroia “Gure lana ondo egiten badugu nahiko zaila izango da estropada galtzea” 2010/09/10
Kaiku dugu domekan Kontxako ikurrina eskuratzeko faborito nagusia. Hala ere Urdaibai oso gertu dauka eta ez du ezer oparituko. Lehia honetan ezin dira San Juan eta Orio ere ahaztu. Honela, seguraski igandeko estropada nahi baino estuago dago Kaiku zaleentzat. Guzti honetaz Asier Zurinaga patroiarekin egon gara solasean eta faborito izateak dakartzan gora beherak azaldu dizkigu.
Javi Polo, Urdaibaiko arraunlaria: “Eraikitze lanetan dagoen taldea gara, egunero hobetzen doana, eta horregatik lasai gaude. Presioa Kaikukoentzat da” 2010/09/09
2010eko Kontxako Bandera nork eramango duen jakiteko egun gutxi falta direnean, Javi Polo Urdaibaiko arraunlari beteranoarekin mintzatu gara. Kaikurekin duten norgehiagokaz aritu gara eta estropada aurreko egunak zelan bizi dituen galdetu diogu.
Alexandra Ruiz Feltrer, Betulo traineruko arraunlaria: “Inoiz ez nuen pentsatuko Kontxan arraun egiteko aukera izango nuenik” 2010/09/08
Alexandra gure artean izango dugu asteburu honetan. Larunbatean, Irailak 11, nesken Kontxako sailkapenean Betulo taldearekin parte hartuko du. Nahiz eta urte pila eraman arraunean, aurtengoa bere lehendabiziko esperientzia izango da tostartean. Berarekin egon gara hizketan eta esperientzia hau zelan bizitzen ari den kontatu digu.
Oscar Andres Medina: "Kontxarako sailkapenari begira, gurea eginda eta orain arte arraun egin dugun bezala arraun eginez ez dugu zertan larritasunik pasa behar” 2010/09/01
Kontxako sailkapena gainean dugula Oscar Andres Medina kaikuko arraunlari Uruguaiarrarekin egon gara hizketan. Bost urte daramatza gure artean eta bere tosta arteko hasierak zelangoak izan ziren eta bere taldea sailkapenari begira zelan ikusten duen kontatu digu, beste zenbait bizipenen artean.
Erloju kontrako asteburua Ason itsasadarrean eta Portugalete txapeldun! 2010/08/29
KAE-2 Ligan puntuatzeko azken bi estropadak bizi izan ditugu asteburu honetan Asoneko itsasadarrean, Colindres eta Santoñako estropadetan ain zuzen ere. Larunbatean Colindresen Portugaletek irabazi zuen, eta garaipen honekin KAE-2 liga matematikoki irabazi du. Beraz Portu txapeldun! Eta gaur igandea berriz, Santoñak irabazi du etxeko Bandera. Gaurkoan aipatzekoa Zarautzek emandako ustekabea, hirugarren sailkatua izan baita. Hona hemen Ason Itsasadarreko Banderaren emaitzak eta beste honetan Santoñako Banderaren emaitzak aurkituko dituzue. Honela, sailkapen orokorrari begiratuz, Portugalete zuzenean igoko da KAE-1 ligara, eta Santoña eta Zumaia B-k "play off"-ak jokatuko dituzte Trintxerpe eta Busturialdearen kontra.
Igor Aketxeri Barcena: "Futbolarekin aspertu eta arraun egitera animatu nintzen" 2010/08/26
Erromoko 21 urteko gazte hau orain dela bi urte heldu zen Portugalete Arraun taldera Jagoba anaiarekin batera. Denboraldi izugarria egiten ari dira eta KAE-2 ligan aurreneko doaz. Halaxe bukatuko dutela dirudi. Hor goiko postuetan egonda gauzak errazago ikusten omen dira. Asteburu honetan etxeko estropada jokatuko dute eta garbi daukate, irabaztea da heuren helburua. Guzti honetaz eta gehiagotaz mintzatu gara berarekin...
Julen Ramirez Valbuena: "Etxeko jendearekin lortu duguna guretzako izugarria da" 2010/08/24
Gatikako 26 urteko Arkoteko arraunlaria dugu Julen. Errugbitik etorria, zenbait urte daramatza tostartetan. Aldaketa hori zelan izan zen eta bere taldearen egoera eta desioen berri emango digu hurrengo lerroetan.
Iker Agirresarobe, Santurtziko patroia: "Sotera beti Sotera!" 2010/08/17
Gaurkoan “Sotera"ko patroia den Iker Agirresarobe Santurtziarra dugu hizketa lagun. Nahiz eta gaztea izan (33 urte), ia hogei urte daramatza arraun munduan, bai tostartean bai patroi moduan. Hurrengo lerroetan bere hasierak ezagutuko ditugu, denboraldiaren azken txanpa honetan zelako bizipenak dituen eta zelan ikusten duen epe laburrerako etorkizuna:
Santoñak asteburua konpondu du 2010/08/15
Castron ospatutako “marmita”ko jai girora gehitu nahi izan da Santoña, bertako ikurrina irabaziz eta atzoko beherakada alde batera utziz. Atzoko beherakadaren ostean, nagusitasunez irabazi du ohorezko txanda, bigarren gelditu den Portugaleteri lau segundoko errenta ateraz. Lehen luzetik aurreratu da Santoñako trainerua eta estropadaren jabe izan da azkenerarte. Nahiz eta azken ziabogara Portugalete azkena heldu, gora egin du laugarren luzean, Getaria eta Zumaiari aurre hartuz eta Santoñak ateratzen zizkion hamahiru segundoko errenta lau segundura murriztuz. Merezitako bigarren postua beraz Portugaleterentzat. Hona hemen estropadako denborak eta emaitzak.
Portugaletek liga eskuratzeko pauso bat hurbilago 2010/08/14
Itsasoaren egoerak baldintzatutako estropada soroan Portugaletek bere bosgarren estropada lortu du Zarauzko uretan.
Beste domeka beste ikurriña Santoñarentzat 2010/08/08
Getariako uretan Santoña atera da garaile, Zumaia eta Portugaleteri txanpa irabaziz. Azkenik Ondarruk txanda itxi du, garaileetatik berrogei segundora helduz.
Zumaia garaile Ondarruko uretan 2010/08/07
Zumaiak Ondarroako XXVI. Ikurriña berea egin du, Santoñari hamar segundoko aldea ateraz eta hirugarren gelditu den Portugaleteri hamaika segundo kenduz. Txanda Getariak itxi du, hasieratik atzean geldituz eta garaileetatik berrogeita hiru segundotara helduz. Hona hemen Ondarroako Ikurriñaren emaitzak.
Juan Cruz Fernandez Ciancaglini (Raspas A.Eko arraunlari Argentiniarra) 2010/08/06
Juan Cruz Fernandez Ciancaglini edo talde kideak deitzen dioten bezala, Jon Gurutze, Campanako hiritik (Argentina) Raspas A.Era etorri den arraunlaria dugu, 2+ munduko txapelduna izandakoa eta mundu osotik arraunean gora eta arraunean behera ibilitakoa. Gaurkoan bere bizitzako zenbait kuriositate eta bizipen kontatuko dizkigu eta tatoo eta piercing guztien azpian dagoen pertsona bizia, ohoretsua eta alaia ezagutuko dugu.
Hondarribik kronoaren aurka garaile atera da 2010/07/22
Kontxako badian ospatutako Gipuzkoako txapelketan Hondarribiak atera da garaile itsas xatarra dela eta kronoaren aurkako formatuan egindako estropadan
Kaikuk badu lehena 2010/07/22
Kaikuk denboraldiko lehen ikurrina lortu du Lekeition ospatutako Bizkaiko txapelketa eskuratuz bigarren sailkatutako Urdaibairi eta hirugarren sailkatutako Zierbenari erraz irabaziz.
Asteburu galanta Bizkaiko taldeentzat bai San Miguel Ligan bai KAE 1n 2010/07/20
Zapatuan Urdaibaik bigarren postua lortu zuen XXVIII Bandeira Concello de Moañako estropadan San Pedrotik 5 segundotara, Santurtzik bere estropada irabazi zuen Isuntzak hirugarren postua eskuratuz Donostiarrarekin segundu berean helmugaratuz. Domekan berriz Urdaibaik behera egin zuen Moañan egindako Afamoko ikurrinean bosgarren postua eskuratuz benetan parekatua izan zen estropadan non Pedreñak lehenengo txanda irabazita ikurrina eskuratu zuen 20:10,00 ko denborarekin Hondarribiari lau segundoko aldea ateraz. Hirugarren txandan Oriok eta Tiranek borroka latza bizi zuten, azken luzean Tiranek gora jo hirugarrenean Oriok ateratzen zizkion lau segundoak berreskuratuz eta honekin batera sartu zen helmugatik, biok 20:10,12 ko denborarekin, bigarren eta hirugarren postuak eskuratuz. Urdaibaik txanda berean hirugarren sartu zen azken ziabogan Tirani ateratzen zion segundoa galduz eta hauetatik lau segundotara sartuz, lehenengo txandako Hondarribiaren denbora segundo bat baino gutxiagogatik ezin hobetuz. KAE batean, Bixigu Festa - Orio Estilora III. Ikurrina ospatu zen, non Santurtziko trainerua garaipena eskuratu zuen berriz, Isuntzak bigarren postua lortuz.
KAE 1 estropaden gorabeherak jakiteko Aitor Bugiarekin hitz egin dugu, Isuntzako arraunlaria. Hona hemen esan dizkigunak:
Ane Ibarra Muro, Bizkaiko traineruko arraunlariari elkarrizketa 2010/07/13
Ezagutu dugu iada, aurtengo Bizkaiko nesken trainerua. Talde potoloa eta gogo betekoa. Pasadan astean aurkezpen ofizialean egon ginen taldea pixkat gehiago ezagutzen. Zeintzuk diren beraien intentzioak, zein beraien gogoak, eta zelan ikusten duten arerioak hurrengo lerroetan ezagutuko dugu. Horretarako, taldeko Ane Ibarra Murorekin hitz egin dugu, Arkote arraun taldean ibiltzen den 22 urteko areatarra . Hona hemen esan dizkigunak.


