Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Members unaielizasu Barandilatik
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Barandilatik

Ulertu nahian... 2010/09/15

Nahikoa abandonaturik izan dut estropa.net-eko barandila buelta! Baina, egunotakoak entzun ondoren zenbait gogoeta egin ditut eta hauek, bertan idatzi nahiko nituzke. Barandilatik begira dagoen batek begiratzen duen bezela... eta horixe azken finean, begiratu, ausnartu, itsasoko olatuetara jaurti eta bere dilin-dalanean utzi.

Bukatu dadila behingoz!! 2010/06/09

Ederra joan da aurtengo batel denboraldia.... ederra benetan!!

Ederra joan da aurtengo trainerilletako denboraldia... ederra biziki!!

Ederra joan da aurtengo aulki mugikorreko denboraldia ... izugarria izan da!!

baina....

Estropadak zuzenean!! 2010/03/20

Bua.. a ze poza!! Bestelako kultur, kirol... esparruetan, internetaren erabilera areagotzen ari zen, baina arrauna, sarri iruditu izan zait atzeratu xamar gaudela. Gaur a ze sorpresa. Astilleroko estropada zuzenean ikusteko aukera eskaini du Oriok. Gune honetan: http://www.ustream.tv/channel/orio-ae . Egia da, kalitatea ez dala izugarri ona... baina internetak ere ez du aukera askorik ematen, eta arrauna, eremu zabalean egiten den kirola izanik, zailagoa da oso.

Orioko arraun elkartekoei, nire zorionik beroena eta bejondeiela! Arrauna, esparru berrietara zabaltzeko egindako ahaleginagatik!! Ez dut gogoan, halakorik egin izan danik sekula arraunean eta hemen. Hemen ere,aintzidariak! (Eta inork ez beza pentsa, diruarekin egiten dela hau... edozeinek egin dezakeen kontua da, borondatea eta gogoa izatea besterik ez da behar, doakoa dalako hau egitea!)

Ama, aita.. 2010/03/13

hona hemen, zientzia fikziozko elkarrizketa bat infantil edo kadete mailako arraunlari bat eta bere gurasoen artean.

 

Espainiako LLaut txapelketako kronika! 2009/10/05

Orioko jubenilak Llaut txapeldun

San Carles de rapitako uretatik, zapore gozoa dator euskal herrira!! Orioko gazteak Txapeldunak eta Tolosako seniorrak bigarren postuan Final B delakoan... baina...

Espainiako LLaut txapelketan euskal arraunlariak 2009/09/29

Orioko eta Tolosako arraunlariak, urriaren 3 eta 4ko asteburu honetan Tarragonako Sant Carles de la Rápitan jokatuko den Mediterraneoko tostako aulkiko Espainiako txapelketan, Llaut ontzietan, parte hartuko dute! 

Egun On Donostiarra 2009/09/01

Donostiarra ontziak babesle berri bat du: EGUN ON!

potro kontua ez delako... 2009/08/31

Iritsi da urteko arraun denboraldiaren une gorena... gorena eta onena.

Lehen bi igandeetan gertatuko danaren inguruan dexente hitz egingo denez, emakumeen estropadan inguruan zeozer idatzi nahiko nuke!

Txandatan edo erlojuaren kontra?

Komunikabideak 2009/08/20

Gogoeta hau idazten hasi aurretik, komunikabideek arraunari eman eta ematen dioten laguntza eta jarraipena eskertu besterik ezin dut egin. Arrauna ez legoke dagoen lekuan heurengatik ez balitz ere. Hala ere, beti pentsatu izan dut egin daitekeela egiten dena baino gehiago! Eta badakit, gauza asko ez direla egiten diru faltagatik; baina, badakit ere, dena ez dela diru kontua!

Gora ta gora Euzkadi...! 2009/07/27

Gora ta Gora Euzkadi 
aintza ta aintza
bere goiko Jaun Onari.
Areitz bat Bizkaian da
Zar, sendo, zindo
bera ta bere lagia lakua
Areitz gainean dogu
gurutza deuna
beti geure goi buru
Abestu gora Euzkadi
aintza ta aintza
bere goiko Jaun Onari

Ontzi azkarrena... 2009/07/25

Aspaldion bueltaka nabilen gai bat da hau (ere). Egungo ligetako sailkatze sistemaren inguruan bi hitz eta gogoeta bat idatzi nahi nuke. Nork irabazi beharko luke liga: traineru azkarrenak edo traineru puntuatuenak?

Fran Gonzalezek eta Urdaibaik kontratua eten dute 2009/07/17

Fran Gonzalez

Iker Zabala arraunlari bermeotarra da entrenatzaile berria.

Revillaren Antxuak 2009/07/12

Perzebe, almeja, mejilloi ... mariskeden herrian Antxua nagusi. Kastroko antxua.

zaharra zara bilbo! 2009/07/11

Gari kantariaren kantu ederra baliatuko dut, berandu bada ere, aurreko asteburuan gertatutakoa idazteko; kantuaren erreferantziak erabiliz, barandilatik ikusitakoari nota batzuk petagraman jarriz!

Tolosako Batelak. San Juanak 2009/06/25

Ekainaren 21ean izan ziren sailkapen estropadak eta, ekainaren 24ean, San Juan egunez finalak.

 

esker txarrekoa... 2009/06/04

Fernando Dorronsoro estrapugilea

Barandila da itsasoari begiratzeko leku onena. Bertatik ikusten baita, arraunlarien esfortzua, traineruak nola uretaratzen diren, beroketa saioak, garaipenak, penak... bertatik ikusten, aztertzen, sumatzen, bizitzen ... da arrauna bere onenean.

Tolosa ez da... 2009/04/22

Bere garaian sutu egiten nintzen esaldiak horrela hasten zituztenekin!

Federazioan nenbilen garaian, arrauna irakasten pasa genituen bi urte gipuzkoan zehar. Gipuzkoar kosta eta barnekaldean zehar, Pasaiatik Azpeitira eta Zarautzetik Beasainera. Baina proiektua bertan behera utzi behar izan genuen, uztera behartu gintuzten hobe esanda!

 

Auzo-lotsa 2009/03/30

Egia aitortuko dizuet. Ez naiz estropadak zuzenean eta lekuan bertan ikusi oso zalea! Urte batzuk eman nituen estropadetan epaile, taldeetako arduradun eta antolakuntzako jendearen ondoan eta beti ikusten nuen bazela zer hobetua! Antolatzaileei sekula ezin zaie gauza handirik eskatu. Haien borondate eta intentzio on guztiarekin ahalegintzen direlako ahalik eta hobekien egiten... eta bejondeiela (izkutuko lan horregatik ez balitz...).

Mitxelinak 2009/03/12

2009-03-12 Irutxuloko Hitzan idatzi dudan iritzi artikulua. Diario Vascon kazetari batek idatzitakoari segida eman nahiean edo!

bi mila eta bederatzi!! 2009/01/15

Bukatu zen aurreko denboraldia baina atsedenerako tarterik apenas izan da. Bulegoetako martxa etengabeaz gain, gimnasioetako pisuen hotsak entzuten dira kostako herrietan, lehen estrapu soinuak, herrietako kaleetan zehar gizon koadrilla handi bat korrika zezenak estafetan gora bezala, abdominaletako agujetak, ipurdiko zauriak... martxan dala iada!! Etenik gabe denboraldi batetik gertuago gaude!

Baina orain artekoa irakurri, entzun, sumatu ondoren... hona urteko nire lehen gogoeta alea!!


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: