Espainiako LLaut txapelketan euskal arraunlariak
Orioko eta Tolosako arraunlariak, urriaren 3 eta 4ko asteburu honetan Tarragonako Sant Carles de la Rápitan jokatuko den Mediterraneoko tostako aulkiko Espainiako txapelketan, Llaut ontzietan, parte hartuko dute!
Orioko gazte mutilak eta Tolosako senior eta beterano mutilak izango dira euskal ordezkariak Espainiako txapelketan aste buru honetan. Gironako Kulera taldearekin egindako akordioaren ondorioz, hiru talde osatu eta gogotxu bertaratuko dira.
Aurreko urtean, Orioko senior mutilak izan ziren euskal ordezkariak eta txapelketa bera ere errex xamar irabazi zuten.
Azken asteotan, Pasaiako uretan ari dira entrenatzen (Trintxerpeko istalazioetan) eta gogotxu ari dira Llautarekin. Gironatik, ontzia ekarri zuten aurreko astean eta geroztik ari dira lanean.
Llaut, 8 lagun eta lemazaina duen ontzia da. Anketik dihoana bakarrik joan ohi da eta proakoa ere, eta tartean daudenak binaka, traineruan bezala. Lemaizana, lema bat du eta ez arraun bat patroiek bezela.
Oso ontzi motela da, ez dago abiadurarako sortua... Amilibiak egina den arren, garai bateko haien ontzi tradizionale moldetik sortua da!
Asteburu honetan, sailkapenak, final erdiak eta finalak izango dira eta zorterik onena opa nahi diegu bertatik eta ea, aurreko urteko emaitza berdintzeko kapazak diren
datorren astean izango dituzue bertako emaitzak!
Trackback (URI)
-
Celebrity Blog
:
Online Article
[...]very few websites that happen to be detailed below, from our point of view are undoubtedly well worth checking out[...]
aklaratuz
FER-ek onartzen al du ??
talde mistoak ateratzea ??
Arautegia FER
http://www.federemo.org/img/documentos/200909151510130.Normativa-Campeonato-Espana-Banco-Fijo-Mediterraneo.pdf
"Una tripulación por club y categoria" azaltzen da, ezerez mistoei buruz !!
Orio eta Tolosa. Kulera ez da agertzen
Orio, (1); jubenil mutiletan azaltzen da.
Tolosa (2); absolutu eta beterano mailetan.
Kulera-Colera (0); ez da inonazaltzen.
Beraz.... mistoak ez dira.
Ofizialki Orio eta Tolosa izan behar dute nahitanahiz !!
Agian extraofizialki Kulera...?????
azkenik
Ongi !!
Ba... zorte on guztiei, Orio, Tolosa eta Kulerari



Noren izenean ??
Orioren izenean, Tolosaren izenean ala Kuleraren izenean ??
Talde bezala ala kataluniarren fitxaketak dira ??