Ama, aita..
hona hemen, zientzia fikziozko elkarrizketa bat infantil edo kadete mailako arraunlari bat eta bere gurasoen artean.
(arraunlaria): Ama, ama... entrenatzaileak galdetu digu ea aste santuan oporreratara joan behar ote dugun?
(aita/ama): Noski Mikel, urtero bezela. Zure lehengusu Juan eta Vanesa bisitatzea joan behar dugu Salamancara!
(aita/ama): zergatik galdetu duzu, Mikel?
(arraunlaria): Entrenatzaileak esan digu, aste santuko bigarren astean gipuzkoako batel txapelketa dugula?
(aita/ama): Baina Mikel, ikastolan, bi aste dituzu jai, ezta?
(Arraunlaria): Bai
(aita/ama): Zer da lehen asteburuan edo bigarrenean?
(arraunlaria): Bigarren asteburuan da, baina aste santuan ere entrenatu behar dugula uste dut!
(aita/ama): Zer nahi duzu orduan? oporrik gabe geratuko gara? urte osoa lanean eman dugu eta oporretara joan gabe ez gara geratuko! Aste santua eta gero, hemen egongo gara eta orduan jokatuko dituzu estropadak!
(arraunlaria): baina.... baina... gipuzkoako txapelketaren ondoren, euskadikoa dator eta bukatu dira estropadak! Bukatu da denboraldia!
(aita/ama): Lasai Mikel... zu oporretara etorriko zara gurekin. Denboraldia bukatzean, hasiko zara pelotan bizilagunarekin. Herriko festetako txapelketan parte hartu eta ondo pasatuko duzu.
(arraunlaria): Baina aita/ama, niri arrauna gustatzen zait...
(aita/ama): Mikel, hainbeste entrenamendurekin, gutxi ikasi duzu eta azterketetan nota txarrak atera dituzu. Asteburu danak okupatuak izan dituzu, igandero oso goiz esnatu behar izan dugu. Estropada hartan egin zuen hotzagatik, ia bi astez egon gara danak etxean gripeak jota.
(arraunlaria): Baina...
(aita/ama): Bihar joango naiz entrenatzailearekin hitz egitea, eta lasai... datorren urtean, ikusiko dugu hasiko zaren edo ez!
zine zuzendaririk balego, hemen du gidoi baterako bidea. Ojala, Oscarretako zientzia fikzioko sailean estatuillarik lortuko balu...
(ojala, zientzia fikzioa balitz...)
Trackback (URI)
betebeharrak
beharrak
Baina kirol formazioan eragina duten faktore denak kontuan izan beharko ditugu ba! Eta dena da, eragiten duena.
Haurren betebehar ta konpromisua eskatzen den bezalaxe, eskatu beharko litzake haurren kirol formazioan (kasu honetan, egutegian)eragiten duten horien konpromisua ere. Haurren heziketan garrantzia duten faktore guztiak kontuan hartu beharko genituke.
Ta faktore horien artean, ontzien egokitasuna, haurraren hezita fisiko/sikololgikoaz gain, haurren eskola egutegia, opor egutegia, eguraldi egokitasuna... hori ere izan beharko litzake kontua.
Hau idazteko unea akaso ez da egokia (eta ados), baina gurasoek izan dezaketen jarreraren atzean dago egizko eztabaidagaia! Baina eztabaida ez da egungo gurasoen jarrera, oporretara joan beharra... eztabaida ez da hori, eta "zientzia fikziozko" elkarrizketa horren atzean dagoena da gaia.
fin de estudios!
egia da guraso batzuk, gehiegi eskatu dezaketela, baina haurra utziko dugu "fin de estudios" bidaia gabe!? Eskolei konpromisua eskatu beharko diogu? Eguraldi txarrarekin egiten dute arraunean, hotzarekin, euriarekin... ordu aldaketa dela eta, entrenamendu gehienak ilunpean... eta orain, fin de estudios bidaia dela eta, batela akaso ezingo dute atera!!
Adidas
Nork esango zuen fibrazko batelekin ibiliko ginala orain 20 urte? edo medikuekin? edo sikologoekin? edo soldata kobratzen duten arraunlariekin?
Ez dut gogoan norena den esaldia baina dio: Inposiblea zela ez nekielako, egin nuen!
Ba, nik sinisten dut eta ziur nago posible dela! Ziur nengoen eta nago, umeen arraun denboraldiari bultzada bat eta errebisio bat egin behar dela, haurrentzako eta haurrekin pentsatu behar dela zer nahi den, nola eta zertarako!
Ziur nagoen bezela, traineru denboraldia urte osoan zehar egin litekeen kirol jarduera erakargarri bat dela, ia pelotaren neurrietara iristeko moduko kirol bat dala arrauna. Ziur nago, arraunlariek arraunetik ia bizitzeko modua egin ahal izango luketela. Arrauna kirol eragargarriagoa, gizarteratuagoa, hobea izan litekeela sinistuta nago.
Akaso "iluso" izango naiz, baina "ez da posible" bezelako esaldiak ez daude nire hiztegian!
EZ ZELA POSIBLE EZ NEKIELAKO, EGIN NUEN!



Konpromisua hartzen eta betetzen, ikasi egiten da