Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Members unaielizasu Barandilatik Archive 2010 June 09 Bukatu dadila behingoz!!
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Bukatu dadila behingoz!!

Unai Elizasu-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/06/17 22:53

Ederra joan da aurtengo batel denboraldia.... ederra benetan!!

Ederra joan da aurtengo trainerilletako denboraldia... ederra biziki!!

Ederra joan da aurtengo aulki mugikorreko denboraldia ... izugarria izan da!!

baina....

zergatik bukatu dira denboraldi horiek? Zergatik daude infantilak ta kadeteak estropadarik ezin jokatu ezinik (aulki mugikorra egiten dutenak, Tolosako San Juanetarako prestatzen ari direnak, eta herriko festaren batean egingo den estropada bat salbu...).

Trainerillak berriz... Tourreko aldaparik gabeko 220 km.tako etapa bat bezela sentitu ditut... aspertu naute, jende gehiegi, ia denak egongo ez balira bezela ibili dira... eta komunikabideetan berriz, arraun elkarteen ontzien babesle exkasiari buelta emateko ezinbestekoak diren komunikabideetan, apenas agertu da ezer. (non ligako estropada baten berri, tiro al plato lehiaketa batek beste karaktere bete ditu orrietan)

eta orain, hiru hilabeteetan topera! eta denak horri begira... pena dut, urte osoa zergatik ez ote garen horri begiratzen egoten... hainbesteko indarra, jarraipena, mugiendua badu udan, ez ote du urtean izango? matematika kontua da, baina 3 hilabeteetan X indarra badu, 6 hilabeteetan eginda 2X indarra izango du ezta?

Desiatzen nago noiz iritsiko den eguna, non traineru ligako lau estropada izango ditugun martxoan, beste lau apirilean, beste hainbeste maiatzean, ekainean batenbat gehiago, uztailean 7...

eta hori martxan den bitartean, batelak eta trainerillak bakoitzak bere bidea egin dezala.

Uda hasi da, eta nola bukatuko den ez dakit! Irailean bukatuko dela badakit baina!!

Trackback (URI)


Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: