Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 March
 

Sarrerak: March 2009

2009ko TKE Ligako egutegia 2009/04/01

SM_lata_txiki

Martxoaren 28an, larunbata, TKEren aurtengo hirugarren Ohiko Batzar Orokorra egin zen Bermeon. Bertan onartu ziren 2009ko aurrekontua eta TKE Ligako egutegia. Beste batzar baterako utzi ziren ordea, honako gai hauek: Emakumezkoen Ligaren araudia eta ligaren kodea eta araudia.  TKE ligaren webgunean informazio gehiago aurkituko duzue.

Bateletan Zarauztarrak nagusi 2009/03/29

Orioko infantil-kadete neskak 2009

Asteburu honetan bateletako bi estropada jokatu dira. Larunbatean Gipuzkoako Batel Ligako 9. jardunaldia jokatu zen Zumaian eta igandean berriz Gipuzkoako Batel Ligako 10. jardunaldia jokatu zen Pasai Donibanen . Infantil mailan lehia estua egon zen Pasai Donibane eta Getariaren artean, lehenengoak Zumaian nagusitu ziren eta bigarrenak Pasai Donibanen. Beste mailetan bi jardunaldietan irabazle berdinak izan ziren. Kadete mailan Pasai Donibane nagusi, jubenil eta senior mailan Zarauztarrak nabarmendu ziren, nahiz eta jubeniletan Oriotarrek estu hartu. Emakumeei dagokionez, Orio infantil-kadete mailan garaile eta jubenil mailan Tolosaldea nagusi beste behin ere. Emaitzak goiko esteketan aurkitu ditzakezue.

Arkote, Elantxobe eta Ondarru bina garaipen 2009/03/29

Atzo, Bizkaiko Batel Ligako 8. jardunaldia jokatu da Portugaleten, Benedictako kai barrenean. Jubenil mailan lehia estua izan zen Elantxobe eta Ondarrutarren artean, azkenean Elantxobetarrak nagusi bigarrengoz jarraian.  Gizonezko beste mailetan aldaketak izan genitueni, senior mailan Kaiku garaile. Infantil mailan Ondarru nagusi eta kadete mailan Arkote irabazle. Neskei dagokionez aldaketa gutxi kadete mailan Ondarru irabazle eta jubeniletan Arkote garaile. Azkenik infantil neska-mutiletan Elantxobe irabazle. Estropadako emaitzak hemen ikusi ditzakezue.

Pasai San Pedron, Orio nagusi! 2009/03/29

Pasaiako traineru jaitsiera 2009. Orio Txapeldun!

Atzokoan, Pasai San Pedroko traineru jaitsieran Oriotarrak garaile izan ziren. Etxekoak gertu izan zituzten baina azkenean San Pedrotarrak 6 segundura gelditu ziren. Hirugarrenak Hondarribiarrak izan ziren 23 segundutara. Estropadako denborak eta emaitzak hemen ikusi ditzakezue. Nabarmendu behar da estropada erlojupekoa izan zela eta 3 ziaboga izan zituela.

Batelak Zumaian, Portugaleten eta Pasaian 2009/03/27

Batelak Pasai Donibanen 2009
Asteburu honetan ere batelak ditugu. Bihar Martxoak 28, Bizkaiko Batel Ligako 8. jardunaldia Portugaleten jokatuko da arratsaldeko 15:30etatik aurrera. Larunbatean baita ere, Gipuzkoako Batel Ligako 9. jardunaldia jokatuko da Zumaian 16:30etan. Igandean berriz, Martxoak 29, Gipuzkoako batel ligako 10. jardunaldia Pasai Donibanen jokatuko da 11:00etatik aurrera. .

Pasaiako traineru jaitsiera 2009/03/27

Bihar larunbata, Martxoak 28, 17:45etan 13 traineruk erlojupeko estropada jokatuko dute Pasai San Pedron. Estropada eremuak 3 ziaboga izango ditu, bat puntasen eta bestea Pasaiako kai barrenean. 13 parte hartzaileak hauek izango dira: San Pedro A y B, Orio A y B, Hondarribia A y B, Pasai Donibane A y B, Castro B, Ilunbe, Hibaika, Isuntza eta Mundaka.

Bizkaia eta Gipuzkoa nor baino nor 2009/03/25

Euskadiko Arraun Federakuntzak, arraunketa olinpikoa suspertzeko Bizkaia-Gipuzkoa match-ak (edo norgehiagokak) antolatu ditu aurten. Lehenengo estropada, datorren larunbatean arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Orion ospatuko da. Norgehiagoka hauek infantil eta kadete mailetan jokatuko dira, emakumezko nahiz gizonezkoetan. Parte hartzaileak hemen ikusi ditzakezue. Badirudi larunbat honetarako Bizkaiko taldeetatik erantzun eskasa egon dela, ia hurrengo estropadarako animatzen diren, apirilak 5 igandea, Bilbon jokatuko dena hain zuzen ere. Egun honetan bertan, azken urteetan ohikoa den "Ingenieros-Deustu" proba jokatuko da baita ere.

Urdaibaiko arraunlariei elkarrizketa 2009/03/24

Martxoaren hasieran, Busturialdeko Hitzak Bou Bizkaiako arraunlariak

elkarrizketatu zituen eta gauza interesgarriak aipatu zituzten bertan. Badirudi, Fran Gonzalez entrenatzaileak entrenamendu sistema berria martxan jartzen ari dela. Entrenamenduei dagokionez, astean sei egun entrenatzen omen dituzte, egunean hiru ordu inguru. Urdaibaiko arraunlariak baikor dira eta aurten TKE liga irabazi eta kontxako bandera Bermiora eramango omen dute.  TKE ligako sailkapenaren iragarpena egiten ere ausartu dira: 1.- Urdaibai 2.- Castro 3.- San Pedro 4.- Orio 5.- Pedreña 6.- Hondarribi 7.- Zarautz 8.- Kaiku 9.- Zumaia 10.- Tiran 11.- Meira 12.- Arkote. Eta zu irakurle maitea, ados al zaude sailkapen honekin? Eman zure iritzia!

Arraun giro ederra Getarian 2009/03/23

Asteburu honetan bateletako bi estropada jokatu dira Getarian. Larunbatean Gipuzkoako Batel Ligako 7. jardunaldia jokatu zen eta igandean berriz Gipuzkoako Batel Ligako 8. jardunaldia . Igandekoa Donostian aurreikusita zegoen baina azkenean Getarian egin zen, larunbateko estropada eremua aprobetxatzearren. Bi egunetan giro ezin hobea izan genuen eta Getariarrak etxean nabarmendu egin ziren, guztira 4 garaipen lortuz. San Juandarrak 3 garaipen lortu zituzten eta Tolosaldekoak 2. Ilunbek eta Zarautzek garaipen bana lortu zuten. Emaitzak goiko esteketan aurkitu ditzakezue.

Vesta Veterans Head 2009 2009/03/23

Atzo, Martxoak 22, Londonen arraunlari beteranoen txanda izan zen, Vesta Veterans Head 2009 estropada jokatu bait zen. Bertan 200 ontziren artean 3 euskal ontzi zeuden, bi Ur Kirolak taldekoak eta bestea Oriokoa. Lortutako emaitzak onak izan ziren, 26., 94. eta 109. postuak. Hala ere, estropada hauetan sortzen den giroa da garrantzitsuena eta emaitza gutxienekoa da. Estropadako emaitzak hemen ikusi ditzakezue.

Hondarribia eta Orio lehenengo 25en artean 2009/03/22

Hondarribia NewCastle aurreratzen 2008

Atzo, Martxoak 21,  Head of the River Race arraunketa olinpikoko estropada jokatu zen Londonen. Bertan euskal talde bi izan ziren, Hondarribia eta Orio. Lortutako emaitzak onak izan ziren, 400 ontziren artean lehenengo 25etan bukatzea lortu zuten, 21. eta 23. postuan hurrenez hurren. Behin behineko emaitzak hemen ikusi ditzakezue. Bestalde, bi taldeetako arraunlariak hauek izan ziren.

Elantxobek Ondarrutarren nagusitasuna apurtu du 2009/03/21

Gaur, Bizkaiko Batel Ligako 7. jardunaldia jokatu da Portugaleten, Benedictako kai barrenean. Jubenil mailan orain arteko ligako estropada guztiak Ondarrutarrek irabazi dituzte baina gaurkoan Elantxobetarrak nagusitu egin zaizkie.  Beste mailetan aldaketa gutxi, senior mailan Bermeotarrak (Urdaibai) berriz ere garaile. Infantil mailan Bermeotarrak nagusi eta kadete mailan Uribe Kosta irabazle. Neskei dagokionez kadete mailan Ondarru irabazle eta jubeniletan Arkote garaile. Azkenik infantil neska-mutiletan Kaiku irabazle. Emaitzak hemen ikusi ditzakezue.

Batelak Portugalete, Getaria eta Donostian 2009/03/20

Asteburu honetan ere batelak ditugu. Bihar Martxoak 21, Bizkaiko Batel Ligako 7. jardunaldia Portugaleten jokatuko da arratsaldeko 15:30etatik aurrera. Estropada honetan maila ezberdinetako 80 ontzik parte hartuko dute, Benedicta kai barrenean. Larunbatean baita ere, Gipuzkoako batel ligako 7. jardunaldia jokatuko da Getarian. Estropada erlojupekoa izango da lau kaleko txandak bi minuturo. Igandean berriz, Martxoak 22, Gipuzkoako batel ligako 8. jardunaldia Donostian jokatuko da 12:00etatik aurrera. Estropada Ur Kirolak-en egoitza eta burdinezko zubiaren artean jokatuko da.

Deustuko IX. Traineru Jaitsiera 2009/03/18

Bihar osteguna, Martxoak 19, Deustuko IX. Traineru Jaitsiera jokatuko da 11:30etan. Jaitsiera hau Jon Sasieta “Bilba” ren omenez egiten da. Ibilbideak ia 6000m ditu eta Bilboko errekan jokatuko da. Oraingoz 19 traineruk eman dute izena, 15 senior eta 4 beterano. Emakumezkoen 3 trainerila ere irteeran izango dira. Beteranoen eta emakumeen ibilbidea 3300 metrotakoa izango da. Estropadako parte hartzaileak hemen ikusi ditzakezue.

Hondarribia, Ur Kirolak eta Orioko zortzikoak Londonera 2009/03/17

2003_HoRR-London-Thames_ORIOkoZortzikoa

Datorren asteburuan bi estropada jokatuko dira Londonen. Larunbatean, Martxoak 21, Hondarribia, Ur kirolak eta Orioko zortzikoek  Head of the River Race estropadan parte hartuko dute. Ibilbidea Oxford-Cambridge estropada ospetsuarena bezalakoa da, baina kontrako norantzan. Eta guztira 400 zortziko inguruk parte hartuko dute. Igandean berriz, Martxoak 22, beteranoen txanda izango da eta Vesta Veterans Head estropadan Ur Kirolak eta Orioko zortzikoek arraun egingo dute. Ibilbidea London eta Thames-en artean burutuko da eta 182 zortzikok parte hartuko dute. Animo hiru euskal taldeei!

Garaipen bakarra Euskadirentzat 2009/03/16

20090314-15_Errege_Kopa_CastreloDoMiño_2

Joan den asteburuan Espainiako Errege Kopa jokatu zen Galiziako Castrelo do Miño herrian.  Euskadik garaipen bakarra erdietsi zuen, lemazain gabeko bikoan emakume absolutuak lortutakoa hain zuzen ere. Nabarmentzekoak dira baita ere, lortutako bigarren postuak, kadete mailako lemazain gabeko laukotea eta jubenil mailako Scull laukotea. Estropada guztiak kontutan hartuta, Euskadi laugarren gelditu zen 81 punturekin, Katalunia, Andaluzia eta Galiziaren atzetik.

Castro, bere etxean nagusi 2009/03/16

Atzo, Castro Arraun Elkartearen XII. bandera jokatuko zen. Azkenean 19 ontzik parte hartu zuten, 15 senior eta 4 beterano. Nahiz eta estropadako eremua ezohikoa izan, hiruki formakoa, traineruak ederki moldatu ziren. Denborei dagokionez, tarteko ziabogetan Orio eta Urdaibai izan ziren onenak, baina etxekoak azken luze itzela burutu eta estropada amaieran Castro garaile. Estropadako emaitzak hemen ikusi ditzakezue.

Bateletan Zarauzko jubenilak nagusi 2009/03/16

Asteburu honetan bateletako bi estropada jokatu dira. Larunbatean Gipuzkoako Batel Ligako 5. jardunaldia jokatu zen Mutrikun eta igandean Gipuzkoako Batel Ligako 6. jardunaldia jokatu zen Orion. Bi estropada hauetan jubenil mailan Zarauztarrak nabarmendu ziren. Larunbateko estropadan San Juandarrak hiru mailetan nagusitu ziren eta igandekoan berriz Zumaiarrak izan ziren garaipen gehien lortu zituztenak. Emakumezkoetan lehia estua egon zen. Emaitzak goiko esteketan aurkitu ditzakezue.

Beste behin Benedictako kaian 2009/03/15

Joan den larunbatean, Martxoak 14 larunbata, Bizkaiko Batel Ligako 6. jardunaldia burutu zen Portugaleten, Benedictako kai barrenean. Oraingo honetan Elantxobetarrak ez dute garaipenik lortu. Ondarrutarrak beste behin jubenil mailan nagusitu ziren eta Bermeotarrak (Urdaibai) berriz ere senior mailan garaile. Infantil mailan Bermeotarrak nagusi eta kadete mailan Uribe Kosta irabazle. Neskei dagokionez kadete mailan Ondarru irabazle eta jubeniletan Arkote garaile. Azkenik infantil neska-mutiletan Portugalete irabazle. Emaitzak ikusteko hemen klik egin.

Maialen Arrizabalaga: “Egunero bi ordutik gora entrenatzen dugu” 2009/03/15

Hondarribiko arraunlariari elkarrizketa:

Galizia bidean harrapatu dugu Maialen, asteburu honetan Euskadiko Selekzioarekin  Espainiako Errege Kopan parte hartuko du. Joan den asteburuan Hondarribiko neskek Londoneko The Head of The River Race estropadan emaitza bikaina lortu zuten.  Ez dago zalantzarik emaitza hau lanaren fruitua izan dela, egunero bi ordutik gorako entrenamenduak egiten baitituzte. Animo eta horrela jarraitu, garaipenak zain dituzue eta!

Azken erantzunak
earra jarduna
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/28
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Argazki ederrak
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Senior mailako Bideoa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion
irteerako ordena
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/20
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
batel liga Orion
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/19
Non: Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: