Sarrerak: 02 July 2009
Larunbatean, Bilbon abiatuko da San Miguel Liga 2009/07/02
Iritsi da eguna, datorren larunbatean, Uztailak 4, 2009ko TKE Ligako lehenengo estropada jokatuko da Bilbon. Telefonica Bandera – Bilbo Hiria Sari Nagusia XI. Estropada izango da eta 18:00etatik aurrera ekingo diote lanari. Traineruek hiru itsas miliako bidea egin beharko dute, 5.556 metro, lau luze eta hiru ziaboga, erlojupekoan. Igandean berriz, Portugaleten La Navaleko mendeurreneko bandera jokatuko da, 12:00etatik aurrera. Denboraldiaurrea ikusita, zazpigarren Liga hau inoiz baino berdinduago egongo dela dirudi, ia zer gertatzen den asteburuan...


