Kaiku eta Getaria-Tolosa dira Euskadiko txapeldun
12:00etan hasi den gizonezkoen Euskadiko txapelketan aldiz Kaikuk lortu du bandera, hasieratik irabaztera irten den ontziak nagusitasunez marka haustea lortu baitu. Ordu erdi bat lehenago, aurreikuspen guztien arabera, eta lehen aldiz lau luzeetara arraun eginez, emakumezkoen estropada duin batean Getaria-Tolosa izan da txapeldun. Zumaia izan da bigarren postuan geratu dena, Arkote eta Hondarribia atzerago utziaz. Beraz, Euskadiko txapela gipuzkoarren esku geratu da egindako erakustaldiaren ondoren. Hona 2009ko Euskadiko traineru txapelketako denborak.
Sekulako indarra erakutsi du Kaikuk, eta espero ez zen nagusitasunak bandera eurenganatzeko aukera eskaini die. Bizkaiko txapelketaz gain Sestaoko taldeak Euskadiko txapelketa ere irabazi dute. Hondarribitarrek lortu dute etxean bigarren postua, Urdaibairi eta Oriori hirugarren eta laugarren postua egokitu zaielarik hurrenez hurren.
Oriotarrek, lehenengo ziabogan arraun motza galdu dute, eta ezin izan diote estropadari eutsi une batena sei bat segundo galdu dituztelarik. Gauzak horrela, eta hirugarren postuari eusten saiatu diren arren ezin izan diote eutsi eta laugarren postuan helmugaratu dira.
Santurtzi izan da lehenengo txanda irabaztea lortu duen taldea. Hasiera hasieratik lehenengo postua lortu baldin badu ere, Pasai Donibanek estutu du azken luzean segundu bakarrera jarriaz. Hala eta guztiz, txanda lortzea eta aurreko asteburuaren ostean berrindartzea lortu dute.
Trackback (URI)
Kaikuren erakustaldiak
Horregatik egiten ditu horrelako erakustaldiak txapelketetan eta ez ligan.



Kaikuren indar erakustaldia
San Miguel Ligan ordea ez dabil horren ondo, sailkapenean zortzigarren doa, eta orain arte ez du horrelako erakustaldirik egin.