Hegoi Intxauspe Enbataren entrenatzailea
Hegoi Intxauspe, arraunlari zarauztarra, Enbatako entrenatzailea izango da datorren denboraldirako. Arraunlari moduan jardungo da aldi berean. 13 urte daramatza Zarautzen eta elkartea ondo ezagutzen duen pertsona da. Ekhi Illarramendi izango du laguntzaile. Enrique Lopez ordezkatuko du, asturiarra Astilleron arituko da.
25 arraunlarik osatzen dute taldea gaur egun eta dagoeneko hiru aste daramatzate entrenatzen. Zarautzek etxekoen aldeko apostua egingo du denboraldi berrirako. Nahiz eta baja dezente izan, bloke sendo bat mantentzea lortu da. Aurrekontua ere aurreko urtean baino baxuagoa izango da. 200.000 eurotik, 130.000 eurora pasako dira. Abenduaren 12an batzarra egingo dute klubaren kontu guztiak argitzeko eta eztabaidatzeko.


