TKE Ligan ez da positiborik eman
TKE Ligak burututako dopinaren aurkako kontroletan ez da positiborik eman 2009 denboraldian. Emaitza guztiak negatiboak atera dira. 72 gernu kontrol eta 432 odol kontrol pasatu dituzte arraunlariek. Ligako klub guztiek pasa dituzte probak, txapelketatik kanpo eta txapelketa bertan. Emakumezkoen Ligan ere kontrolak egin dira.
30 gernu kontrolak txapelketaren barruan egin dira eta beste 40an txapelketatik kanpo. Odol kontroletan berriz, legez kanpoko substantziak aurkitzeko egin dira. TKE Ligak, dopin kontrolekin jarraitzeko konpromezua agertu du eta bide horretatik joanda txapelketa garbi bat izatea espero dute.


