Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2009 December
 

Sarrerak: December 2009

Kaiku 2009, historiako trainerurik azkarrena? 2009/12/30

Kaiku txapeldun: arraunak gora!

2009.urtea amaitzear dago. Urtean zehar eman diren lorpenak eta emaitzak baloratzeko garaia da. Aztertzerako garaian talde baten izena besteen gainetik nabarmentzen da: Kaiku Arraun Elkartea. TKE Ligan, arraunlari propioen legearekin ezin izan zuen bloke sendo bat atera. Hala ere, 7.postuan amaitu zuten. Aldiz, mugarik ez zuenean talde indartsuena ateratzen zuen. Titularrak traineru barruan egon direnean, estropada guztietan gailendu dira eta nola gainera. Jose Luis Kortaren esanetan, arraunaren historian egon den trainerurik azkarrena izan da. Askotxo esatea da agian? Garaiak ezberdinak dira baina Kortak esaten badu, sinisgarritasun handia duten hitzak dira. Baina arraunaren historia oso luzea da eta talde asko izan dira lorpen handiak izan dituztenak. Gaur egun klubek eta arraunlariek dituzten baliabideak ez zituzten garai batean. Arrauna asko aldatu da arlo guztietan eta taldeak alderatzeak eta hau bestea baino azkarragoa dela esateak ez gaitu inora eramaten. Azterketa sakon bat burutzea da zuzenena garai bakoitza kontuan hartuta.

Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak, Korta, Aitor Balda eta Pako Prieto omendu ditu 2009/12/29

Aitor Balda

Gipuzkoako Kirol Prentsa Elkarteak atzo gauean eginiko galan, Jose Luis Korta, Aitor Balda eta Pako Prieto omendu zituen. 2009 denboraldian burututako eta lortutako emaitzengatik saritu zituzten. Aitor Balda eta Pako Prietoren kasuan, hainbat urte arraunaren munduaren egon eta gero, arrauna uzten dutelako omendu zituzten. Jose Luis Korta aldiz, Kaikun jarraituko du entrenatzaile bezala. Nahiz eta urteak aurrera joan, Ortzaikaiko gizasemeak ez du arrauna uzteko asmorik.

Kirol Haerria jaialdian, Kortaren taldea nagusi 2009/12/28

kirol haerria

Belodromoan eginiko ergometro lehian, bi taldeek sekulako ikuskizuna eskaini zuten. Kantabriko itsasoko arraunlari indartsuenak bildu ziren dena emateko prest. Jose Luis Kortak gidatutako taldeak lortu zuen gailentzea. 1.000 metroak gauzatzeko, 2:56ko denbora behar izan zuten Jon Salsamendik (Astillero), Jon Iriondok (Castro), Iñaki Errastik (Kaiku) eta Mikel Portularrumek (Urdaibai). Orbañanosen taldea, berriz, 2.59ko denbora burutu zuen. Ibon Urbietak (Orio), Arkaitz Goñik (Hondarribia), Haritz Etxebestek (Orio) eta Imanol Mujikak (Hondarribia) osatzen zuen taldeak lan txukuna egin zuen. Nesketan, Mikel Orbañanosen taldeak, Hondarribiak, irabazi zuen. Beste taldea Getaria-Tolosa izan zen, Korta buru zutela. Festa giroan murgiltzea eta Euskal Herriko jokalariek aldarrikatzen duten ofizialtasuna eta sentimenduak errespetatzea izan zen jaialdiaren ardatz nagusiena.

Kaikuk, arropa marka propioa izango du 2009/12/28

kaiku.gif

Kaiku Arraun Elkarteak, arropa marka propioa atera du. Mota guztietako produktuak egongo dira eta edonorentzat eskuragarri. Diseinu modernoa da baina sestaoko taldearen koloreak erakutsiko ditu bere osotasunean. Kirol-jertseak, haize-babeserako arropa eta bost kontxak oroitzeko egin duten polo berezi bat egongo dira salgai hurrengo egunetan. Horretarako Kaikuk, Sestaon duen Josten dendara gerturatzeko deia luzatzen die bere zaleei, produktuak ikusteko. Arropak ikusteko aukera, Arraun Elkartearen webgunean izango duzue www.kaikuake.com helbidean, "denda" edo "tienda" atalean.

Aurrerantz ala atzeraka? 2009/12/26

Hona hemen aste honetan Gaizka Garmendia patroiak Berria egunkariko Nire Txopatik zutabean idatzitakoa:

Kaixo, lagun, harrituta? Zer da, orain estropadak neguan jokatzen hasi al dira edo! Bai, bai, garai honetan ere estropadak jokatzen dira; galdetu bestela aulki mugikorreko eta bateletako arraunlariei. Eta zurrumurruez zer? Batzuek hamar fitxaketa egin dituztela, hari honenbeste eskaini diotela, han denek utziko dutela, bestean haserre dabiltzala, halako zorretan daudela... Kontu horietaz... ba ... hori... zurrumurruak direla. Amen hitzaren antzera, omen ere gutxiago erabiltzen dugula alegia.

Kirol Haerria jaialdian, arrauna protagonista 2009/12/26

Ergometroa

Bihar, Antonio Elorza Belodromoan ospatutako den Kirol Haerria jaialdian, arrauna elementu nagusiena izango da. Euskal Herriko arraunlari indartsuenak bilduko dira. Ergometroan lehiatuko dira bi talde. Talde bakoitzak lau arraunlarik osatuko dute eta 1.000 metroko distantzia burutu beharko dute. Ikuskizuna ziurtatua dute belodromora gerturatzen direnak. Aurreneko taldea Jose Luis Kortak gidatuko du eta bigarrena, Mikel Orbañanosek. Hauexek izango dira arraunlariak:

 

Galtzaundi Euskara Taldeak, TAKeko sustatzaileak saritu ditu 2009/12/24

Emakumezkoen Kontxa 2008 - Tolosa

Galtzaundi Euskara Taldeak, Tolosaldeko Arraun Kluba saritu du. Sustatzaileen izenean, Julian Gorostiagak jaso zuen saria. Nahiz eta Tolosa barnealdean egon eta itsasorik ez izan, egun, arrauna oso bizi dago herrian. Gipuzkoako arraun federatu gehien dituen kluba da. Goi mailako trainerurik ez dute baina beheko mailan eta emakumeen estropadetan erakusten duten maila ona da. Urtero batel estropada antolatzen dute Oria ibaian.

Sestaoko udaletxeak, Kaiku omenduko du 2009/12/24

Kaiku

Larunbatean, Sestaoko udaletxeak, Kaiku Arraun Elkartea omenduko du. Urte amaiera honetan, hainbat sari eta omenaldi izaten ari dira. Lortutako garaipenen ondorio dira. Hala ere, hurrengo denboraldirako pentsatzen hasi beharra dago. Azaroan hasi zituzten entrenamenduak Jose Luis Kortaren mutilek eta hurrengo hilabeterako aurreneko estropada jaitsiera izango dute, hain zuzen ere, Kaikuk antolatutako estropadan. Bloke berdina mantentzea lortu dute eta ikusita ze maila eman duten, denboraldi berrirako bandera garrantzitsuenak irabazteko hautagai nagusienak izango dira.

Bizkaiko Kirol Prentsa Elkarteak, Kaiku sarituko du 2009/12/23

Kaiku

Bizkaiko Kirol Prentsa Elkarteak urtero egiten duen kirol galan, Kaiku Arraun Elkartea sarituko du. Bertan, 2009ko Bizkaiko kirolari onena aukeratuko dute. Urte amaiera honetan hainbat sari jasotzen ari da sestaoko taldea. Bizkaiako Txapelketa, Euskadikoa, Espainiakoa eta Kontxako bandera eskuratu dituzte Jose Luis Kortaren mutilek. Sekulako denboraldia gauzatu dute eta kirolaren inguruan informatzen dutenen eskutik merezitako saria jasoko dute. Talde hauek izango dira sarituak:

 

Josetxo Arrizabalaga eta Pedro Manzisidor, Hibaikan laguntzaile lanetan 2009/12/22

Hibaika

Josetxo Arrizabalaga eta Pedro Manzisidor, arraunlari ohiak, Hibaika Arraun Elkartean hasi dira laguntzaile bezala. Pasai Donibanen ibilitakoak dira biak. Josetxo Arrizabalaga, Donibaneko prestatzailea izan zen. Arrosekin Kontxako bandera lortu zuen 1995ean. Alex Orena, Hibaikako prestatzaileak, Tostartean saioan eginiko adierazpenetan jakinarazi zuen laguntzaile bezala daudela Oreretan. Josetxok gainera hainbat eskaintza izan ditu azken urteotan baina talde apalago batean jarduteak erakarri dio. Pedro Manzisidor ere hainbat urte egin ditu arraunlari moduan.

Gaizka Garmendiak, San Pedro utzi du 2009/12/21

Gaizka Garmendia

Gaizka Garmendia, patroi zarauztarrak, Sanpedrotarra Arraun Elkartea utzi du. Bi urte Pasaian igaro ondoren, kluba uztea erabaki du. Hondarribitik San Pedrora joan zen proiektu berri batean murgiltzeko. Libia ontzian goi mailan jarduteko aukera izan du. Oraindik ez daki zer egingo duen etorkizunari begira. Zarautzen, Trintxerpen, Hondarribian eta San Pedron aritu da patroi bezala. Urte dezente daramatza arraunaren munduan eta esperientzia handia duen patroia da.

Alex Udabe, Oriora 2009/12/21

alex udabe

Alex Udabe, Orio Arraun Elkartean arituko da arraunean. 26 urte beteko dituen arraunlariak, San Pedro utzi du eta Oriora joan da. Denboraldi amaieran, urte sabatikoa hartzeko asmotan ibili zen baina azkenean arraunean jarraitzea erabaki du. Sanpedrotarra Arraun Elkarteko zuzendaritzari jakinarazi zion bere garaian kluba utzi nahi zuela eta zuzendaritzakoek ez diote oztoporik jarri. Bost urte eman ditu San Pedron arraunean ankeko lanetan. Etapa berri bati hasiera emango dio. Usurbildarrak maila handiko arraunlaria dela erakutsi du eta hori errepikatzea eta hobetzea izango da bere helburua.

 

Kirol Harria eta Herria jaialdia 2009/12/21

harria eta herria

Igandean, Kirol Haerria jaialdia ospatuko da Donostiako Anoeta Belodromoan. 18:00etan emango zaie hasiera ekitaldiari. Euskal kirolariak biduko dituen egitura sortzeko abiapuntua izatea nahi dute. Sarrera doan izango da. Harri-jasotzeak, eskaladak eta arraunak izango dute protagonismo gehiena. Dena ez da kirola izango, ordea. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistek abestuko dute, eta Oreka TXren txalaparta doinuek hainbat probatan lagunduko dituzte kirolariak. Ekitaldiak hiru helburu nagusi izango ditu: Euskal Herria aintzat hartzea, nazioartean euskal herritar gisa lehiatu ahal izatea eta zazpi lurraldeetako kirolariak bilduko dituen egitura sortzea. Egitaraua hauxe izango da:

Kirol Egokituaren VII. Astean arrauna protagonista 2009/12/18

kirol egokitua

Donostian, Kirol Egokituaren VII. Astea ospatzen ari da. Abenduaren 11tik abenduaren 20ra arte iraungo du. Bertan, txirrindularitza, boccia, saskibaloia, pala eta goaldballarekin batera, arraunak bere tokia izan du. Kirolariek ergometroan jarduteko aukera izan zuten atzo. Kirol egokitua garatzeko eta bultzatzeko antolatzen dira jardunaldiak. Kirola egiteko, jarduteko eta bizitzeko helburu garbiarekin.

Jose Cruz Exposito Orioko presidente berria 2009/12/18

Orio trainerua

Jose Cruz Exposito Orio Arraun Elkarteko presidentea bilakatu da. Hautagai bakarra izan da eta beraz, Igon Lertxundi ordezkatuko du.  Hautagaitzak, elkartearean estatutuak jarritako baldintzak betetzen dituenez, hauteskunde-batzordeak zuzendaritza berria izendatu du. Bozkatzeko beharrik ez dute izan bazkideek. Soraluzen bizi den ingeniari oriotarrak, aurreko urteetan zuzendaritza ezberdinek egindako lanari jarraipena emateko asmoa du. Zuzendaritza berrian, Lertxundirekin jardun diren pertsona askok jarraituko dute. Izena aldatzen baina izana bere horretan segituko du.

Josetxo Aranburu:"Traineru lehiakorra gauzatzea da helburua" 2009/12/18

Josetxo Aranburu

Josetxo Aranburu bueltan da. 2002tik 2007ra Sanpedrotarra Arraun Elkarteko presidente izan zen. Kluba suspertu zuen. Ezerezetik goi mailara eraman zuen taldea. Konfiantzazko jendearekin inguratu eta Arraun Elkartea berpiztu zuen. Orain, berriz, eginkizun guztiz ezberdina izango du. Zuzendaritza guztiz berritu du. Aurten emandako maila ematea badaki zaila izango dela baina gogotsu eta ilusio handiarekin dago denboraldi berriari aurre egiteko.

Oriok emaitza onak lortu ditu Sevillan 2009/12/17

orio mugikorra

Igandean, Sevillan ospatutako Open Andaluzia proban, emaitza bikainak lortu ditu Orio Arraun Elkarteko aulki mugikorreko gazteek. 41 neska-mutilek hartu zuten parte eta emandako maila ona izan da ikusita estatu mailako taldeekin lehiatzen zirela. Kadete eta Jubenil mailetan jardun dira eta aipatu beharra dago jubenilek absolutu mailako probetan parte hartu dutela. Taldeka eta puntuazioaren arabera, Orio 9.postuan sailkatu da, 32 elkarte artean.

KAE Ligak kluben sarrerak, irteerak eta berrespenak egiteko epea ireki du 2009/12/16

ARC-liga.png

Aurreko albistean fitxaketen, bajen  eta berrespenen epea ireki dela informatu dugu. KAE Ligako arduradunekin harremanetan jarri gara eta kluben sarrerak, irteerak eta berrespenak burutzeko izango dela jakinarazi digute. KAE Liga sortu zenetik urtero egiten duten prozesua da, horrela eskatzen dutelako elkartearen estatutuek. Laburbiltzeko, traineru berri batek elkartean parte hartu nahi badu, KAE 2 Ligan hasi beharko du eta traineru bat baja baldin bada, proiektua aurrera atera ezin duelako, elkarteari komunikatu beharko dio epe horretan. Jarraitzeko asmoa duten traineruek berrestu egin beharko dute. Informazio gehiago, www.liga-arc.com webgunean.

Bizkaialde Fundazioa Kaiku, Urdaibai eta Arkoterekin 2009/12/16

bizkaialde

Bizkaialde Fundazioak, beste urtebetez herrialde honetako kirola babestuko du. Bizkaiako kirola garatzeko sortu zen orain hamar urte. 2009/2010 denboraldirako 19 talde izango dira laguntzak jasoko dituztenak. Eta horien artean Kaiku, Urdaibai eta Arkote taldek egongo dira. 1,1 milioi euroko laguntza izango dute klubek, goi mailan jarduten dutenek jasoko dute diru kopuru hau.

Zarautzen bazkideen onarpena jaso du zuzendaritzak 2009/12/15

enbata

Larunbatean eginiko Urteko Batzarrean, Zarautz Arraun Elkarteko zuzendaritzak bazkideen onarpena jaso zuen. Aian duen Ubegun pabiloian burutu zen batzarra eta 35 bazkidek hartu zuten parte. Antxon Illarramendi, presidenteak, eta gidatzen duen zuzendaritzak ekonomi eta kirol arloak jorratu zituzten. Bi ordu iraun zuen bileran aurreko urteko balantze ekonomikoa eta hurrengo denboraldiko aurrekontua aurkeztu zuten.

Azken erantzunak
earra jarduna
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/28
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Argazki ederrak
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Senior mailako Bideoa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion
irteerako ordena
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/20
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
batel liga Orion
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/19
Non: Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: