Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010
 

Sarrerak: 2010

Pasai Donibane Koxtape, bertako arraunarekin zerikusia duten, 80. hamarkadako dokumentuak biltzen hasi da. 2010/12/29

koxtape.jpg
Aurreko denboraldian egin bezala, aurten ere, Pasai Donibane Koxtapek herriko arraunarekin zerikusia duten argazkiak, bideoak, pelikulak, aldizkarietako albisteak eta abar biltzeko ekimena jarri du martxan. Ekimen honen helburua, arrauna eta estropadak bertako historiaren zati garrantzitsu bat direla kontuan harturik, dokumentu guzti hauek katalogatzea, artxibatzea eta erregistratzea da.

Gabonetako Loteria Orion eta Kaikun 2010/12/28

Orio Arraunketa Elkartean jokatu den zenbakian, 10.610, botatako gaina tokatu da, partizipazio bakoitzeko 5 euro. Kaikun, berriz, jokatutako 70.144 zenbakiko partizipazio bakoitzak, edo lau eurotako boletoak, 20 euroko saria du.

Eneko Dorronsoro: "Izugarria da arraunlariek elkarrekin sufritzeko duten ahalmena" 2010/12/24

ttaup.jpg
Zumaia, kostaldeko herria. 2007ko negua arraun elkartean. Traineru denboraldia udan jokatzen da, baina prestaketak hasiak dira dagoeneko. Entrenamendu gogorrak, konpetentzia, deskarteak. Guztiak traineru berean. Hamahiru mutil, eta beraien asmoak, zalantzak, ilusioa. Denboraren distantziatik atzera begira, traineruak itsasoan utzitako arrastoa da dokumental hau. 2007ko denboraldi hartan Zumaiako arraunlariekin bizitakoa. Entrenamenduz entrenamendu, estropadaz estropada... TTAUP, TTAUP! Arraun kolpeka.

ZAEk urteroko zozketa handia egingo du ostiralean 2010/12/23

zarautz.jpg
Gabon gaua familiarekin ospatu aurretik ZAEk zarauztar guziak gonbidatu nahi ditu ZAEko urteroko zozketa handian parte hartzera eta horrela, sari ederra irabazteko aukera izateaz gain, Klubaren diru beharretan laguntzera. Aurtengo denboraldiari begira erronka garrantzitsuak dituzte Zarautz inguruan: alde batetik, TKE mailatik jaitsi izanak berriz ere harrobia lantzeko paradan jartzen dituzte eta bestetik, denboraldi honetarako neska koadrilatxo bat arraunean hasi izanak ilusioz betetzen ditu.

1.000.000 euro emango ditu Gipuzkoako Diputazioak Orioko Teknifikazio Zentrorako 2010/12/23

redondo.jpg
2010 eta 2011 urteetan, 600.000 euro emango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo, abenduaren 22an, sinatutako hitzarmenaren arabera; gerora, beste 400.000 euro

‘Itsasoko erromesak’ ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute arratsaldean Orioko Kultur Etxean 2010/12/23

erromesaldia.jpg
2007ko udan Oriotik Santiagora itsas erromesaldia egin zuten oriotarrek traineruan. Oraina, erronka hura jaso eta gaur arratsaldean Orioko Kultur Etxean aurkeztuko dute.

Eguberrietako estropada Pasaian 2010/12/22

pasaia.jpeg

Gabonak direla eta, datorren abenduaren 26an, goizeko 11:30tan, Pasaiako hiru arraun elkarteek estropada jokatuko dute bertako badian.

 

 

ABE 2011 ligako bilera Zarautzen. 2010/12/20

Arkote beteranoak.jpg

Larunbatean Zarautzen ospatu zen bileran Lapurdiko ENDAIKA eta IBAIALDE; eta Bizkaiako ARKOTE, GETXO eta LUTXANA-DEUSTU elkartu ziren.

Jorratutako gaien artean, hauek izan ziren garrantzitsuenak:

  • Estropaden egutegia.
  • Arauak onartzea
  • ABEn beste Elkarte batzuen balizko partehartzea.

Zestoarrek Zumaiako 8 arraunlariak gailendu zituzten. 2010/12/20

gizon proba.jpeg

Zestoarrek Zumaiarrek emandako 3 plazako abantailari etekina atera, eta garaile izan ziren larunbat gauean, Zestoako plazan, jokatu zen gizon proban.

Ondarroa Arraun Elkartearen batzarra. 2010/12/20

ondarroa.jpg
Pasa den ostiralean, abenduaren 10ean, ohiko batzar nagusia egin zen Ondarruko kultur etxean, bertan honako jorratu ziren gaietatik KAE 2tik, KAE 1era igotzeko jarri duten helburua azpimarratu daitekeelarik.

Gaur Ur Kirolakek antolatu duen batel estropadaren emaitzak 2010/12/19

batel.jpeg

Gaur goizeko 12etan Urumea ibaian ospatu den batel jaitsieraren sailkepana.

Bihar batelen jaitsiera Urumean 2010/12/18

Bihar igandea, Abenduak 19, goizeko 12:00etan Ur-Kirolak antolatutako batelen jaitsiera jokatuko da Urumean. Estropada hau, Gipuzkoako Arraun Federakundearen Trofeoaren barnean kokatu behar da. Bertan maila guztietako estropadak jokatuko dira. Arraunean arituko diren taldeak hauek dira:

ABEko bilera Zarautzen 2010/12/17

abe.jpeg

Bihar, abenduaren 18a, ABE elkartea osatuzen duten elkarteen urteroko bilkura ospatuko dute Zarautzen.

Zumaiako 8 arraunlari gizon probetan. 2010/12/16

gizon proba.jpeg
Ikustekoa izango da larunbat gauean, 22:00etatik aurrera, Zestoako plazan jokatuko duten gizon-proba. Zumaiarrak eta zestoarrak ariko dira elkarren aurka eta, oraindik egun batzuk falta badira ere, tentsioa izugarria da haien artean, baita lehia gertutik jarraitu nahi duten herritarren artean ere.

Ricardo Unzueta Urkira itzuli da 2010/12/15

Zuzendaritza guztietan beharrezkoak izaten dira aldaketak eta Ur-Kirolaki ere iritsi zaio bere garaia. Iñaki Aranak hartu zuen klubeko presidente postua 2003an, Ricardo Unzuetaren lekua hartuz. Zazpi urte geroago, Unzueta bera itzuli da Aranaren hutsunea betetzera. Irutxuloko Hitza biekin elkartu da Urkik Loiolan duen egoitzan eta euren bizipenen berri jaso du. Presidente postua hartu aurretik, biak ere gaztetan arraunean aritu ziren eta oso ongi ezagutzen dute klubaren egoera.

Gipuzkoako Arraunaren Ekitaldiak hainbat arraunlarien ibilbidea azpimarratu zuen 2010/12/15

20101214_GAF-FGR_Gala 2010_17.JPG
Gipuzkoako Arraunaren X. Ekitaldia iraganera begira jarri eta kirol honetako historiako hainbat arraunlarien ibilbidea txalotu zuen

KAE1 Ligako Gipuzkoako traineru onenaren saria jaso du Donostiarrak 2010/12/15

donostiarra.jpg
Joan den denboraldian KAE1 Ligako Gipuzkoako trainerurik onena izan zen Donostiarra.

Trintxerpek urteko ohiko batzarra egingo du Abenduaren 20an 2010/12/15

trintxerpe.gif
Abenduak 20, astelehena, Illunbe Arraun Elkarteak urteko ohiko batzarra egingo du Trintxerpeko alkate ordetzan. Aurreneko deialdia arratsaldeko 19:00etan burutuko da eta bigarrena 19:30etan. Arraun Elkarteak bazkide guztiei batzarrera bertaratzeko eskaera egiten die.

KAEk 2011ko estropadetan traineru bakoitzean harrobiko arraunlari bana sartzeko neurria onartu du 2010/12/13

zierbana.jpeg
Neurri hau, denbora aurrera doan arabera, handituz joango da, horrela 2012 denboraldian harrobiko 2 arraunlari ontziratu beharko dira, eta lau 2013an

Sanpedrotarrak, Hibaika eta Tolosaldea garaile 2010/12/13

Atzo Tolosan, infantil eta kadete mailako aurredenboraldiari hasiera eman zitzaion, lehenengo batel estropadekin. Neskeei dagokionez Tolosaldea "A" izan zen irabazle eta Sanpedrotarrak bigarren lau segundotara. Mutilen infantil mailan Hibaika "A" nagusitu zen eta Tolosaldea "A" ondoren iritsi zen lau segundutara. Mutilen Kadete mailako estropada estuagoa izan zen, Sanpedrotarrak "B" irabazi zuen, bi segundora Zarautz eta hiru segundotara Hernani "B". Hona hemen estropadako emaitzak:

Azken erantzunak
earra jarduna
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/28
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Argazki ederrak
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Senior mailako Bideoa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion
irteerako ordena
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/20
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
batel liga Orion
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/19
Non: Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: