Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 January
 

Sarrerak: January 2010

Pedreña nagusi eta Kaiku bigarren Santoñan 2010/01/31

estropada jaitsiera

Gaur goizean Santoñan ospatu den estropada jaitsieran Pedreñak lortu du garaipena. Bigarrenari, Kaikuri, hiru segundo atera dizkio. Hirugarren postuan Astillero iritsi da bost segundotara. Aldeak txikiak izan dira hiru traineruen artean. Beraien arteko lehia estua izan da eta aurreneko ziabogetan Pedreñak lortu duen abantaila, bukaera arte mantendu du. Deustu laugarrena izan da, Kaiku "B" bosgarren eta azken postuan Iberia iritsi da. 11 traineruk hartu dute parte estropadan. Hurrengo estropada jaitsierak Luancon eta Galizian ospatuko dira otsailaren 7an. Emaitzak eta sailkapena:

29 traineru KAE ligan 2010/01/31

KAE Elkartea batzarra

Atzo, KAE Elkarteak eginiko batzarrean, Getaria, San Pedro "B", Pasai Donibane Koxtape "B", Zarautz "B" eta Castro "B" taldeak onartu zituzten kide bezala. Horrela, KAE ligaren 1.go multzoak 12 traineru izango ditu eta 2.goak 17. Taldeak era egokituan osatzeko martxoan elkartuko dira berriro. Guztira 29 ontzi arituko dira. Klubek harrobiaren aldeko apostu garbia egin dute eta horren ondorioz, talde askok bigarren traineru bat aterako dute. Getariak, senior mutilen trainerua uretaratuko du. Bi urte egon dira ontzirik atera gabe. Azkeneko aldia 2007an. Hona hemen multzoak eta taldeak:

Deustu "A" garaile Bizkaiko Batel Ligako 1.jardunaldian 2010/01/31

Deustu batela

Sestaon jokatutako Bizkaiko Batel Ligako 1.jardunaldiko estropadan, Deusto "A" izan zen azkarrena. Bigarrenari, Portugalete "C" taldeari 9 segundo atera zizkion eta hirugarren sailkatuari, Iberia"B" batelari 21 segundo. Alde handiak atera zituen Deustuk. Jubenil/Senior nesken mailan, Arkotek irabazi zuen Elantxobe eta Kaikuren aurretik. Jubenil mutilen mailan, Itsasoko Ama "B" gailendu zen. Kadete mutilen mailan Mundaka nagusitu zen. Federazio Trofeoko bi estropadak irabazi zituzten mundakarrek eta ligan ere indartsu daudela erakusten ari dira. Infantil mutilen mailan, Ondarruk lortu zuen garaipena eta Infantil mixto mailan, Kaiku "B" izan zen onena. Hurrengo batel estropada otsailaren 13an ospatuko da Sestaon. Batelen 1.jardunaldiko emaitzak eta sailkapena:

 

Euskadiko aulki mugikorreko 1.jardunaldia bertan behera 2010/01/30

Bihar ospatzekoa zen Euskadiko aulki mugikorreko ligako 1.jardunaldia bertan behera geratu da eguraldiagatik. Astebururako iragarrita zeuden haize boladen ondorioz, suspenditu egin da estropada. Euskal Federakuntzak jakinarazi du egoera horretan hobe dela aurreneko jardunaldia ez ospatzea. Hurrengo proba otsailaren 7an jokatuko da Orion.

Santoñako estropada jaitsiera igandean 2010/01/29

Kaiku Julian Enrique memoriala

Igandean, denboraldiko bigarren estropada jaitsiera ospatuko da Santoñan. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera. 12 traineruk hartuko dute parte eta horietatik 5 euskaldunak: Kaiku "A", Kaiku "B", Iberia, Mundaka eta Deusto. Eguraldi txarra dela medio bi ziaboga burutu beharrean, hiru ziaboga egin beharko dute ontziek. Itsasora atera beharrean, badiaren barruan burutuko da estropada. 7.000 metroko luzera izango du estropada eremuak. Traineruak minuturo aterako dira. Kaiku, Astillero eta Pedreña dira hautagai nagusienak bandera lortzeko. Estropada jaitsierako talde parte hartzaileak:

EKFBk ez du arraunik egiten 2010/01/28

Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB), Euskal Kirolaren II.Gala ospatu du Donostiako Kursaal aretoan. Bertan 42 euskal kirolari eta talde saritu ditu. Euskal taldeek eta euskal federazioek eginiko lana eta esfortsua eskertzeko burutu dute ekitaldia. Sarituak ikusita argi dago euskal kirola baino euskal kirolariak omendu direla. Euskal Herrian hainbesteko tradizioa duten kirolek ez dute saririk jaso. Bakarrik Felix Espilla Urizarbarrena pilotaria aurkitzen da sarituen artean, gure kirolen omenez. Eta arrauna ahaztuta. Ondo deritzogu kirol gutxituen lana goraipatzea baina arrauna ez da futbola, saskibaloia edo txirrindularitzaren mailako kirola. Arraunak bere ibilbidea egin behar izan du, zaila eta konplexua. Euskal Herrian sustrai sakonak dituen kirola alde batera uztea erabaki da gaurko galan.

Bizkaiko Batel Ligako 1.jardunaldia Sestaon 2010/01/28

Bizkaiko batel txapelketa 2009 Seniorrak

Datorren larunbatean, Bizkaiko Batel Liga hasiko da. 9 estropada puntuagarri izango ditu ligak eta guztiak Sestaon jokatuko dira. Bizkaiko Arraun Federazioak gaur emango du aditzera zeintzuk izango diren parte hartzaileak. Azkeneko jardunaldia apirilaren 10ean jokatuko da. Bizkaiko Txapelketarako sailkatzeko balio izango du ligako azkeneko estropadak. Apirilaren 11ean Bizkaiko Txapelketa ospatuko da. Hona hemen egutegi osoa:

 

Euskal Kirolaren II.Gala Kursaalean 2010/01/28

ekfb

Gaur, Euskal Kirol Federazioen Batasunak antolatua (EFKB), Euskal Kirolaren II.Gala ospatuko da Donostiako Kursaal aretoan. Arratsaldeko 19:00etan emango zaie hasiera ekitaldiari. Euskal Herriko federazioek eta euskal taldeek urtean zehar burututako lana eta esfortsua sarituko da. Edizio honetan 2009ko kirolari onena izendatuko da aurreneko aldiz. Kirolari eta politikari ezagunak bertaratuko dira. 42 talde eta kirolari omenduko dira, horien artean ez da arraun elkarte edo arraunlaririk aurkitzen. Harritzekoa da arrauna sarituen artean ez egotea. Euskal kirola dela jakinda ez da batere logikoa saririk ez jasotzea.

Euskadiko aulki mugikorreko liga hasten da igandean 2010/01/27

Aulki Mugikorra 8

Datorren igandean, Euskadiko aulki mugikorreko ligako 1.jardunaldia ospatuko da Bilbon, Nerbioi ibaian. Euskadiko ligarako puntuagarria izango da estropada. Gazte eta senior mailan arituko dira taldeak. Ligak, zazpi estropada puntuagarri izango ditu. Otsailaren 7an 2.jardunaldia jokatuko da Orion eta otsailren 21ean, 3.garrena Irunen. Maiatzaren 2an amaituko da txapelketa Legutianon.

KAE Elkartearen ohiko batzarra larunbatean 2010/01/26

KAE

KAE Elkarteak ohiko batzarra ospatuko du larunbatean, Zumaian. Bertan kluben irteerak eta onarpenak eztabaidatu eta onartu beharko dituzte. KAE ligaren bi multzoak osatuko dira. Aurreratu dezakegu, Getariak, Castrok, Zarautzek eta San Pedrok eskaera luzatu diela ligan parte hartzeko. Getariaren kasuan ezik, beste taldeek bigarren ontzia aterako dute KAE 2 ligan. Zumaiak eta Donostiarrak mantendu egingo dute beraien bigarren trainerua. Larunbateko bileran zehaztuko da dena.

Gabi Larrinaga:"Aurreko urteko Libia eta aurtengoa guztiz ezberdinak izango dira" 2010/01/26

Gabi Larrinaga Libia

Bigarren urtez jarraian, arazo dezente izan dituzte San Pedro aldean zuzendaritza eta taldea osatzeko. Josetxo Aranburu presidente izendatu zutenean hasi zen egoera normalizatzen. Arraunlari askok utzi dute kluba, 11 guztira. Erronka handia moreentzat. Gabi Larrinagak gidatuko du taldea. Badaki zer dagoen eta non dagoen. Tostartean saioan eginiko adierazpenetan San Pedrok izango dituen eginbeharreko nagusienak azaldu ditu. "Oraintxe 32 arraunlari ditugu seniorretan, horietako asko berriak arraunaren munduan eta San Pedron, 11 arraunlarik utzi dute taldea eta gure erronka maila mantentzea izango da. Aurreko urtearekin konparatuz guztiz ezberdina izango da. Traineru berri bat egiten ari gara eta ikusi beharko da nola erantzuten dugun" adierazi du Gabik, kosziente lan asko egin behar dutela arraunlari berriekin."Ez dakit ze maila emango dugun, talde berri bat da, blokea gauzatu behar da eta kalitatezko entrenamenduak egiten hasi behar gara pixkanaka".

Hondarribiko neskak garaile Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketan 2010/01/25

Hondarribia aulki mugikorra

Hondarribiko absolutu mailako nesken zortzikoak garaipena lortu zuen atzo Pontevedran ospatutako Espaniako Distantzia Luzeko Txapelketan. Mutilen zortzikoak merituzko hirugarren postua lortu zuen, Astillero txapeldunaren eta Nautica Vigoren atzetik. Luzeegia egin zitzaien estropada Euskadiko txapeldunei. Hondarribiko jubenil eta kadete mailako zortzikoek, podiunera igotzea lortu zuten, hirugarren eta bigarren postuan sailkaturik. 4x Kadete mutil mailan hirugarrenak iritsi ziren Hondarribitarrak. Beste aldetik Getxoko Arriluze taldeak, 4x nesken absolutu mailan hirugarren postua eskuratu zuen, Remeros del Eo eta Corvera taldeekin batera. Hona hemen emaitzak eta sailkapena:

Lehia estuak bateletan 2010/01/24

Gipuzkoako batel liga - neskak arraunean

Gipuzkoako Batelen Ligako aurreneko jardunaldia ospatu da gaur goizean Orion. Lehia oso estuak izan dira, senior mailan izan ezik. Bertan Mutrikuk erreztasun handiarekin lortu du garaipena. Beste mailetan, berriz, aldeak txikiak izan dira. Jubenil/Senior nesken mailan Zumaiako "B" taldeak irabazi du 2 segundoko aldearekin. Jubenil mutilen mailan Illunbe iritsi da aurrena. Kadete mutilen mailan Trintxerpetarrak nagusitu dira. Bi kategorietan gailendu dira pasaitarrak. Infantil mutilen mailan ere, Pasaia aldera joan da bandera baina kasu honetan Pasai Donibanera. Sanjuandarrek estu irabazi dute, Zarautzeri segundo bakar bat aterata. Eta Haur/Kadete nesken mailan Orio "A" izan da azkarrena. Hurrengo jardunaldia Trintxerpen ospatuko da. Hona hemen Batelen 1.jardunaldiko emaitzak eta sailkapena.

Urdaibairen abisua 2010/01/24

Urdaibai Bermeo

Gaur goizean ospatu den II.Julian Enrique memorialean, Urdaibai izan da jaun eta jabe. 23:55,74 denbora lortu du. Bigarren sailkatuari, Pedreñari, 20 segundo atera dizkio. Hirugarren postuan Hondarribia iritsi da, 27 segundotara eta laugarren Jose Luis Kortaren mutilak sailkatu dira. Alde handiak ikusi dira Sestaon. Jose Manuel Franciscok talde sendo bat eraiki nahi du eta Nerbioi ibaian ikusitakoaren arabera denboraldian zehar banderak lortzeko lehian egongo dira. Nesketan Kaiku gailendu da, parte hartu duen talde bakarra izan da. Jubeniletan Castrok irabazi du, beteranoetan Arkote eta mixtoetan ere garaipena errepikatu du Plentziako taldeak. Estropada jaitsierako argazkiak. Hona hemen Sestaoko jaitsieraren emaitzak eta sailkapena.


TKE Liga uztailaren 3an hasiko da 2010/01/23

TKE liga

TKE elkarteak gaur ospatu duen batzarrean behin behineko egutegia onartu da. Uztailaren 3an emango zaie hasiera. 18 jardunaldi izango ditu ligak. Horrekin batera elkarteko zuzendaritza batzorde berria hautatu da. Kide diren klub guztiek hartu dute parte batzarrean. Piter Bravo jarraituko du elkarteko presidente bezala. Astillerok eta Pasai Donibane-Koxtapek Arkote eta Samertolameuren tokia hartu dute eta TKE elkarteko bazkide berriak dira. Hona hemen lehengo eta bigarren deialdietan erabaki diren puntuak eta egutegi probisionala:

Xabier Bereziartua Txato:"Goi-mailan jarduteko eta irauteko harrobia landu beharra dago" 2010/01/23

txato.jpg

Xabier Bereziartua Txato, Castroko arraunlariak argi du goi-mailan aritzeko eta epe luzean maila berdinean mantentzeko ezinbestekoa dela harrobia lantzea. Castro Arraun Elkarteko webguneari eginiko elkarrizketan, kluben eginkizun garrantzitsuena gazteekin lan egitea dela adierazi du. Txatoren ustez epe luzera egonkortasuna emango dio traineruari. "Harrobiaren aldeko apostu garbia burutu behar dute taldeek. Jarraitu behar duten bidea da, traineru lehiakor bat izateko eta kluba handitzen joateko". Castro horren adibide. Zergatik onartu zuen Castroren eskaintza azaldu du Zestoarrak.

Getxo Arraun Elkartea eta Garazi Bilbao arraunlaria saritu ditu Getxoko udalak 2010/01/23

Getxo Kirola

Getxoko kirol sailak antolaturiko Deporte Getxo Sasoi Sasoian ekitaldian, Getxo Arraun Elkartea eta Garazi Bilbao arraunlaria saritu zituzten. Urteko sarituenen artean egon zen Getxo Arraun Elkartea. Kirolari onenaren saria Garazi Bilbao arraunlariari egokitu zitzaion. Sari honekin batera "Getxoko Kirol Berriak" sarietan ere (18 urte azpiko kirolariak) protagonista nagusiena izan zen Getxo Arriluzeko arraunlaria. Bihar, Pontevedran Espainiako Txapelketan parte hartuko du jubenil nesken mailan.

Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketa Pontevedran 2010/01/22

Hondarribiko emakumezkoen zortzikoa

Igandean, Espaiiniako Distantzia Luzeko Txapelketa ospatuko da Tuin (Pontevedra). Bertan Euskal Herriko lau taldek hartuko dute parte. Aulki mugikorrean jardungo dira maila eta kategoria ezberdinetan. Hondarribiak, Euskadiko txapeldunak, 4x kadete mutilak, 8+ absolutu mutilak, 8+ absolutu neskak, 8+ kadete mutilak, 8+ j mutila mailetan arituko da. Orio, 8+ absolutu mutil kategorian jardungo da. Ur Kirolak, 4x absolutu neskak, 4x kadete neskak eta 8+ j mutila kategorietan ibiliko da. Maila hauez gain mixtoak ere egongo dira. Horrela Hondarribia eta Ur Kirolak taldea batera arituko dira 4x absolutu mutilen mailan. Itsasoko Ama (Santurtzi) Labradores taldearekin jardungo da 4x absolutu mutilen mailan.

Etxabek Castro salatu du adostutakoa bete ez duelako 2010/01/21

Etxabe

Juan Mari Etxabe, Castroko entrenatzaile ohia eta gaur egun Pasai Donibane-Koxtapeko zuzendari teknikoa, Castro Arraun Elkartea salatu du adostatukoa bete ez duelako. Estropa.net-k iturri oso fidagarrietatik jakin izan du salaketa jarri diola. Ikusi beharko da zertan geratzen den salaketa hau.

Batelen Gipuzkoako Liga hasiko da igandean 2010/01/21

Batelak Portugaleten 2009

Igande honetan, Batelen Gipuzkoako Ligari hasiera emango zaio. Aurreneko jardunaldia Orion ospatuko da, Zarautz Arraun Elkarteak antolatua. Goizeko 10:00etan hasiko da 1.jardunaldia. 79 batelek eman dute izena. 6 mailatan lehiatuko dira, 4 gizonezkoak eta 2 emakumezkoak. 11 jardunaldi izango ditu ligak. Gazteen txanda da eta harrobian egiten den lana erakusteko garaia da. Hauek izango dira talde parte hartzaileak:

Azken erantzunak
earra jarduna
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/28
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Argazki ederrak
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Senior mailako Bideoa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion
irteerako ordena
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/20
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
batel liga Orion
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/19
Non: Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: