Sarrerak: 12 January 2010
Oraingoz 22 traineruk eman dute izena "Julian Enrique" memorialean 2010/01/12
Kaiku Arraun Elkarteak, bigarren urtez jarraian "Julian Enrique" memoriala estropada antolatu du. Dagoeneko 22 traineruk ematen dute izena. Hori absolutu mailan. Emakume, beterano eta mixto mailetan ere parte hartzeko aukera dago. Absolutu mailan hauek izango dira traineruak: Deusto (bi traineru), Castro (bi traineru), Santurtzi (bi traineru), Isuntza (bi traineru), Kaiku (bi traineru), Portugalete (bi traineru), Mundaka, Zierbena, Trintxerpe, Santoña, Lutxana, Iberia, Colindres, Camargo, Bermeo (Urdaibai) eta Ondarroa. Emakume mailan bakarra momentuz, Kaiku. Beteranoetan, Getxo eta Sestao eta Mixtoetan, Lutxana. Izen emateko azken eguna urtarrilaren 17a izango da. Urtarrilaren 24ean ospatuko da jaitsiera 11:30etan. Erlojupekoa izango da eta traineruak minuturo aterako dira. Estropada jaitsiera honek 6.000 metroko luzera izango du.
Gaizka Garmendia etxera itzuli da 2010/01/12
Gaizak Garmendia etxera itzuli da San Pedro utzi eta gero. Zarautz Arraun Elkartean arituko da. Arraunari lotuta jarraitzeko asmoa zuen eta herriko taldean jarduteko konpromezua hartu du. Trintxerpen, Hondarribian eta San Pedron egon eta gero etxera itzultzea erabaki du. Manu Maritxalarrek gidatzen duen Tostartean saiora eginiko adierazpenetan Enbata ontzian patroi eta laguntzaile gisa lanean hasi dela baieztatu zuen. Denboraldi bukaeran San Pedron jarraitzeari lehentasuna eman zion baina zuzendaritzan zeuden zalantzak tarteko kluba utzi zuen. " Zer zegoen ikusi eta gero eta familia kontuan hartuta etxera itzultzea erabaki dut". " Zarautzetik deitu zidaten ea laguntzeko prest nengoen eta baiezkoa eman nien" adierazi du. Aurreko astean hasi zituen entrenamenduak eta dagoeneko lanean ari da. " Entrenamenduak hasi ditut eta orain zuzendaritzarekin bildu, kluba nola dagoen ikusi eta ze baliabide dauden aztertzen ari gara".


