Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 February
 

Sarrerak: February 2010

Mila jarraitzailetik gora facebook-en 2010/02/28

Estropazaleon topagunea

Sei hilabete igaro dira facebook-eko kontua sortu genuenetik eta mila jarraitzailetik gora lortu ditugu dagoeneko. Arraunzaleon topagune bihurtzea zen gure helburua eta pixkanaka zuei eskerrak lortzen ari gara. Irakurle hori, facebook-eko kontu bat baduzu eta oraindik gure jarraitzaile ez bazara, animatu hementxe duzu aukera. Zuen iritziak eta erantzunak ongi etorriak izango dira.

Gipuzkoako kiroletako zuzendaritzaren oharra 2010/02/26

OHARRA: Bertan behera uzten dira eskola kiroleko lehiaketak Gipuzkoan, larunbateko 15:00etatik (otsailak 27) igandeko 15:00etara (otsailak 28).
Datorren astebururako iragarrita dauden haize bortitzen aurreikuspenak kontuan hartuz eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzaren argibideei jarraituz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak erabaki du bertan behera uztea Eskola Kiroleko Programan sartuta dauden  hainbat lehiaketa jarduera, zehazki, 2010eko otsailaren 27ko 15:00etatik (larunbata) otsailaren 28ko 15:00etara (igandea) bitartean aurreikusitakoak.
Halaber,  Kirol Zuzendaritza Nagusiak gomendatzen die Gipuzkoako federazioei eta kirol entitateei  bertan behera uzteko, ahal duten neurrian, aipatutako orduetan aurreikusita dauden gainerako kirol lehiaketa eta jarduerak, batez ere, kanpoan eta haizea dabilen lekuetan egin beharrekoak.
Mesedez jakinarazi  erabaki hau parte-hartzaile, klub, ikastetxe eta gainerako kirol eragile guztiei. 


 
Donostia-San Sebastián, 2010eko otsailaren 26an.

KIROLETAKO ZUZENDARITZA

Ezin denean ezin da 2010/02/26

Orio palka.JPG

Ziklogenesi lehergarriaren eraginez, Oriako Traineru Jaitsiera bertan behera geratu da. Ematen du eguraldia gure kontra jarri dela eta nola gainera. Arraunarentzat negu gogorra izaten ari da. Estropada eta jardunaldi dezente suspenditu dira. Batzuetan ondo hartutako erabakia eta beste batzuetan gaizki adostutakoa. Aurreikuspenen arabera mugitzeak hori dakar. Aurreko astean adibidez, 3 metroko olatuak zeuden iragarrita eta azkenean ez zen hainbesterako izan. Kontxan ospatzekoa zen batel jardunaldia ez zen jokatu eta jokatzeko moduan zegoen. Baina aurrena arraunlarien eta ingurukoen segurtasuna bermatzea da. Eta Oriako Traineru Jaitsierako antolatzaileek erabaki zuzenena hartu dute. Agian bihar, 15:30etan jaitsiera burutzeko arazorik ez dago baina ezin dena da sekulako mobilizazioak eragin gero haizeak hankaz gora uzteko dena. Ikuskizun polita ikusteko aukera zegoen baina ezin denean ezin da. Lehenengo pertsonak dira eta gero arrauna eta ez alderantziz.

Oriako Traineru Jaitsiera suspenditua ziklogenesi lehergarriagatik 2010/02/26

Orio airetik

Biharko iragarrita dauden haize bortitzen ondorioz, Orio Arraun Elkarteak jakitera eman du Oriako Traineru Jaitsiera bertan behera geratuko dela. Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzaren argibideei jarraituz estropada ez jokatzea erabaki da. Herrizaingo sailak alerta gorria ezarri du ziklogenesi lehergarria dela eta. Gainera, bihar arratsaldean kalera ez irtetzeko eskatu dute.

Bizkaiko Batel jardunaldia bertan behera 2010/02/25

Larunbatean ospatzekoa zen Bizkaiko Batel jardunaldia bertan behera geratu da. Haize boladak direla eta jardunaldia ez jokatzea adostu du Bizkaiko Arraun Federazioak. Hurrengo ostegunean erabakiko da jardunaldia beste egun batean ospatzea edo behin betiko suspenditzea. Zaila izango dute astebururen bat libre aurkitzea, hala ere, datorren astean jakingo da.

Batelak Gipuzkoan eta Bizkaian 2010/02/25

Batelak Mundaka

Larunbatean, Gipuzkoako eta Bizkaiko Batel Ligako 4.jardunaldiak jokatuko dira Errenterian eta Sestaon. Bi estropadak arratsaldean ospatuko dira. Bizkaian, batelek 4.garren proba izango dute. Gipuzkoan adliz, 3.garren proba izango da. Aurreko asteko jardunaldia bertan behera geratu zen Gipuzkoan eguraldiagatik. Donostiako badian jokatu behar zen jardunaldia suspenditu egin zen. Errenterian, ibaian burutuko dira estropadak eta baldintza hobeetan jarduteko aukera izango dute batelek. Sestaon, Kaiku B batelak lehengo astean erakutsitako maila errepikatu nahiko du. Euria iragarrita dago baina jardunaldiak jokatzeko ez da arazorik egongo.

Oriako XVI. Traineru Jaitsiera: Irteera eta Ordena ofiziala 2010/02/25

Libia Oriako estropada jaitsiera

68 ontzi jardungo dira Oria ibaian. Horretarako Orio Arraun Elkarteak estropada era egokienean burutzeko eta partaideen segurtasuna bermatzeko gomendio batzuk igorri ditu:

1.- Autoak eta karroak ipintzerakoan antolatzaile lanean ari direnei kasu egitea.

2.- Une honetan betiko Pontoia erdibituta dugu eta onek ekar ditzakeen arazoak gainditzeko Antolatzaileen aginduak betetzea eskatzen da, bati bat traineruak uretara botatzerakoan, ahalik eta denbora gutxiena pasa dezan.

3.- Beroketak egiterakoan eta Traineru jaitsieran ezin izango motorrik ( zodiac) erabili. Beraz ez ekarri.

4.-  Proba hasiera baino bost minutu lehenago Traineru guztiak Irteera inguruan egon behar dute.

5.- Traineru bakoitzak gutxienez bere irteerako ordutegia baino minutu bat lehenago irteera ematen ari direnen aginduetara prest izan beharko du.

6.- Traineruaren bat bere ordutegian irteera ematerakoan ez baldin badago prest irteera emango zaio, hau da denbora martxan izango du.

Irteera eta ordena:

 

Iker Zabala, Urdaibaiko arraunlaria:"Jose Manuel Franciscok argi dauka zer egin behar duen" 2010/02/23

Iker Zabala

Bi estropada jaitsiera jokatuko ditu Urdaibaik eta bietan garaipena lortu du. Sestaon eta Hondarribian gailendu dira eta ikusitakoaren arabera udaran banderen lehian egongo direla ez du inorrek zalantzan jartzen. Iker Zabalak, Tostartean saioan eginiko adierazpenetan entrenatzailearen lana babestu du eta aurreko urtearekin konparatuz giro hobea dagoela azpimarratu du."Urtea ondo hasi dugu, gauzak asko aldatu egin dira eta nahiz eta lehengo urtean Hondarribiko estropada irabazi, giroa ez zen egokiena eta aurten berriz, guztiz kontrakoa da". Jose Manuel Franciscoren metodo eta lan era berriak taldearen dinamika aldatu du."Jose Manuelen lan egiteko era ezberdina da. Argi dauka zer egin behar duen eta badaki zein den helburua. Oso exigentea da arraunlariekin, ez du ezer espekulatzen, beti dago erreferentzien bila eta denok pozik gaude berarekin" esan du Zabalak.

Urteko lehen test serioa 2010/02/22

Orio jaitsiera

Larunbatean Oriako XVI.Traineru Jaitsiera jokatuko da arratsaldeko 15:30etatik aurrera. 66 ontzik hartuko dute parte estropadan. Jubenilak, neskak, seniorrak eta beteranoak jardungo dira Oria ibaian. Bi ibilbide mota egongo dira maila ezberdinentzat: Bata ibilbide motza, 4000 metrokoa llagutak eta traineruak (19 ontzi) eta bestea ilbide luzea, 6.000 metrokoa (46 ontzi). Edizio honetan ere Llagut Catala eta Llaut Mediterraneo ontziak egongo dira. Aurreko urteko edizioan parte hartu zuten eta aurten ere tostako arrauna ezagutzeko asmoarekin gonbitea luzatu zaie. Goraipatzekoa da traineru kopurua. TKE ligako traineru gehienak Orion egongo dira, Tiran eta Pedreña izan ezik. Aurreneko erreferentziak eskuratzeko aukera paregabea dute klubek. Hondarribian ikusitakoaren arabera Urdaibai izango da faborito nagusiena. Jon Salsamendiren Astillero ere trainerua uretarako du. San Jose ontziaren lana eta maila zein den jakiteko gogoarekin daude arraunzaleak . Aurreko urteko edizioan San Pedro izan zen azkarrena, Castro bigarren, Orio hirugarren eta Hondarribia laugarren izan zirelarik. TKE ligan Castro izan zen aurrena, moreen, berdeen eta horien aurretik. Gauzak ez ziren asko aldatu. Kontuan hartzeko datua. Parte hartzaileak:

Hondarribiko estropada jaitsierako argazkiak 2010/02/22

Hondarribiko estropada jaitsiera 15
Aurreko larunbatean Hondarribian jokatutako estropada jaitsierako argazkiak ikusteko aukera duzue webgune honetako IRUDIAK atalean. Hemen klikatu argazkiak ikusteko.

 

Aulki Mugikorreko estropada gehienak bertan behera 2010/02/21

Aulki Mugikorra Irun

Euskal Ligako aulki mugikorreko 3.jardunaldiko estropada gehienak bertan behera geratu dira haize boladen ondorioz. 20 estropada burutu dira modalitate ezberdinetan. Beste 17 estropadak suspenditu egin dira. Haizearen eraginez ezin izan dute jardunaldia gauzatu. Aurreneko jardunaldia ez zen ospatu eta gaurkoan ere talde gehienak estropada egin gabe itzuliko dira etxera. Jokatu direnen artean aipatzekoa Orioren garaipena 8+ absolutu mutilen mailan. Oriotarrak arazorik gabe nagusitu dira. Bigarren postuan sanjuandarrak iritsi dira 19 segundora eta hirugarren postuan Santiagotarrak, etxeko taldea sailkatu da 51 segundotara. Baldintza txarretan lehiatu dira aulki mugikorrak eta eguraldia hobetzen ez zuela ikusita ez da aukerarik egon jardunaldi guztia burutzeko. Aulki Mugikorreko jardunaldiko emaitzak eta sailkapenak.

Kaiku "B" nagusi bateletan 2010/02/20

Batelak Sestao

Kaiku "B" batelak erreztasun handiarekin lortu du garaipena Bizkaiko Batel Ligako 3.jardunaldian. Aurreko bi estropadetan Deustu "A" izan zen azkarrena baina gaurkoan Kaiku "B" nagusitu da argi eta garbi. Bigarrenari, Getxori, 20 segundo atera dizkio. Hirugarren lekuan Deustu "A" iritsi da. Liderrak ezin izan du garaipena errepikatu du baina lidertza mantentzea lortu du. Nesken Jubenil/Senior mailan Kaikuko "A" batela lortu du gailentzea. Jubenil eta Kadete mutilen mailan Mundakarrak izan dira azkarrenak. Infantil mutilen mailan Ondarruk eskuratu du garaipena berriro eta Infantil Misto mailan Kaiku "A" batelak. Hurrengo jardunaldia laugarrena izango da eta datorren larunbatean jokatuko da Sestaon. Batelen 3.jardunaldiko emaitzak eta sailkapenak.

Urdaibai sendo eta serio 2010/02/20

Urdaibai estropada jaitsiera

Aurtengo Urdaibai broma gutxitarako dago. Sestaoko estropada jaitsieran emandako maila ez zen kasualitate hutsa izan eta gaur Hondarribian erakutsitakoa are eta gutxiago. Talde bikaina duela Jose Manuel Franciscok arrraunzale denek dakite. Aurreko urteko plantilla kalitateko handikoa zen baina ez zuten asmatu entrenatzaileak ezarritako metodoekin. Aurten, guztiz kontrakoa izango dela ematen du. Bermeoko taldea itxura polita du eta bide horretik jarraituz banderak lortzeko hautagai nagusienak bilakatuko dira. Pedreña bigarren postuan iritsi da eta Orio hirugarren sailkatu da. Aipatzekoa ere sanjuandarren lana. Laugarren postua eskuratu dute Igor Makazagaren mutilek. Bosgarrenari, Hondarribia A-ri 19 segundo atera dizkio, txalotzeko estropada eginez. Talde eta traineru gehienek ez dute bloke titularra atera gaurkoan. Hala ere, aurreneko erreferentziak izan dira klub askorentzat. Otsailean gaude oraindikan baina bakoitzak badaki zer konpondu eta zertan hobetu. Hondarribiko estropada jasitsierako emaitzak.

Gipuzkoako Batel Ligako 3.jardunaldia bertan behera 2010/02/19

Batelak_090104_DSC05310.JPG

Gipuzkoako Arraun Federakuntzak jakinarazi duenez Gipuzkoako Batel Ligako 3.jardunaldia bertan behera geratu da. Donostiako badian jokatzekoa zen jardunaldia ez ospatzea erabaki da eguraldiagatik. Hiru metroko olatuak daude iragarrita bihar arratsalderako eta honen aurrean batel estropadak suspenditzea adostu da. Hurrengo jardunaldia otsailaren 27an jokatuko da Errenterian.

Espainiako Arraun Federazioak Javier Puertas sarituko du 2010/02/19

Javier Puertas

Bihar Sevillan, Javier Puertas arraunlaria sarituko dute. 2009ko arraunlari beterano onenaren saria jasoko du Espainiako Arraun Federazioaren eskutik. Burututako ibilbide luzean hainbat garaipen lortu ditu Puertasek. 25 txapelketa lortu ditu estatu mailan. Horrez gain, munduko txapelduna eta medallista izan da. 1952an Palentzian jaiotako arrraunlari beteranoa 9 urterekin etorri zen Euskal Herrira, Aginagara hain zuzen ere. 17-18 urterekin hasi zen arraunean Orion. 9 modalitate ezberdinetan izan da estatuko txapeldun. Tostako arraunean (batelak, trainerilak, trainerua) eta aulki mugikorrean (4+ lemazain laukoa, 4-lemazain gabeko laukoa, 2-lemazain gabeko laukoa, 2X Skull bikoitza, 1X Skiff-bakarkoa eta 8+zortzikoa). Nahiz eta 57 urte izan, entrenatzen jarraitzen du Orion. Arrauna barruan eramaten duen pertsona dela erakutsi du Javier Puertasek.

30 traineru Hondarribiko estropada jaitsieran 2010/02/18

Estropada jaitsiera hondarribia

Larunbatean, Hondarribian jokatuko den estropada jaitsieran 30 traineruk hartuko dute parte. 23 ontzi senior mailakoak izango dira eta beste zazpiak beterano mailakoak. Estropada eremua aurreko urteko berdina izango da, hau da, udaran Hondarribiko Ikurriñan ospatzen den eremu berbera. Bi luze eta ziaboga bat burutu beharko dute ontziek, beteranoentzat laburragoa izango delarik. Estropada itsaso zabalean jokatuko dela jakinda eta eguradi txarra iragarrita dagoenez antolatzaileek beste ibilbide alternatibo bat aurreikusi dute: Irteera espigoiaren barnealdean izango da, kirol-portuaren parean, itsasoan gora joango dira traineruak ziaboga aireportu bukaeran emanez, plaiaundin eta hortik irteera punturaino jaitsiera amaitzeko. Estropada hasi baino hamar minutu lehenago minutuko isilunea egingo da Eñaut Labaienen omenez. Talde parte hartzaileak:

Aulki mugikorreko Euskal Ligako 3.jardunaldia, Bidasoa ibaian 2010/02/18

Aulki Mugikorra Santiagotarrak

Igandean, Euskal ligako aulki mugikorreko 3.jardunaldia jokatuko da Irunen, Bidasoa ibaian. Bigarren proba puntuagarria izango da euskal ligarako. Aurreneko jardunaldia bertan behera geratu zen eta oraingoa bigarren estropada izango da. Orion jokatutako 2.jardunaldian, Hondarribiko zortzikoa izan zen azkarrena gizonezkoen 8+ absolutu mailan. Oriori lau segundo atera zizkion. Gainontzeko taldeek denbora dezente galdu zuten. Infantil, Kadete, Jubenil eta Senior mailan arituko dira. 100 partaide elkartzea espero da.

Illunberen egoitza berrian lanean hasiko dira 2010/02/17

Illunbe-Trintxerpe

Trintxerpe-Illunbe Arraun Elkartearen egoitza berrian lanean hasiko dira, udaletxeak baimena eman eta gero. Obrak hasteko azkeneko pausoa eman da eta udalaren oniritziarekin lanean hasiko dira udararako dena prest egoteko. Lan horiek egiteko 300.000 euroko aurrekontua izango du. Pasaiako Portu Agintaritzak Arraun Elkarteari utzi dien egoitza portuko eremuan aurkitzen da, Añarbeko Uren eraikinaren aurrean. Azken hilabeetako haizeteek eta euriteek instalazioen egoera okertu dute. Haurren eta helduen artean, 60 bat lagun aritzen dira egunero Illunben arraunean.

Urumean ontziak ezin behar bezala ibili 2010/02/17

Pedro Indo
"Tornozulotik" blogatik ateratako artikulua:

Arraun Lagunak taldeko Pedro Indo arraunlari ohiari elkarrizketa egiten zaio gaur, Diario Vasco egunkarian. Garai bateko eta gaur egungo arraunketaren arteko desberdintasun batzuk aipatzen dira, baina bereziki, garrantzi handiko kontu bat plazaratzen du Pedro Indok: Urumearen nabigagarritasuna. Aspaditik nahiko zabartuta dago Urumea; lokatz ugari metatzen da ibaiaren ondoan eta bazterretan eta ez da hori konpontzeko behar bezalako garbiketarik egiten. Uraren ibilbidea nekezeagoa egiten du eta leku gehienetan asko urritzen du ibaiaren zabalera eta sakonera.

 

Batel jardunaldiak Gipuzkoan eta Bizkaian 2010/02/17

Batelak gipuzkoan eta bizkaian

Larunbatean, Gipuzkoako eta Bizkaiko Batel Ligako 3.jardunaldiak jokatuko dira Donostian eta Sestaon. Bi estropadak arratsaldean ospatuko dira. Bizkaian 15:30etan emango zaio hasiera jardunaldiari eta Gipuzkoan oraindik ez dago ordu zehatzik baina ziurrena 15:00etan edo 16:00etan hasiera ematea. Asteburu entretenigarria izango dute arraunzaleek. Apirila arte batelak izango dira protagonista nagusienak aulki mugikorrekin batera. Gero trainerilen ordua iritsiko da.

Azken erantzunak
earra jarduna
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/28
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Argazki ederrak
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Senior mailako Bideoa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion
irteerako ordena
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/20
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
batel liga Orion
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/19
Non: Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: