Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 February 07
 

Sarrerak: 07 February 2010

Aulki mugikorrean Hondarribia jaun eta jabe 2010/02/07

Hondarribiko zortzikoa
Euskadiko aulki mugikorreko ligari hasiera eman zaio gaur goizean Orion. Ligako bigarren jardunaldia ospatu da baina aurrenekoa bertan behera geratu zenez, lehenengo estropada izan dute taldeek. Guztira 118 ontzi lehiatu dira 29 modalitate ezberdinetan. Absolutu mailan, gizonezkoen zortzikoan (8+) Hondarribia izan da azkarrena. Bigarrenari, Oriori, lau segundo atera dizkiolarik. Bi taldeen nagusitasuna nabaria izan da beste taldeekiko. Mikel Orbañanosek gidatzen duen zortzikoak sekulako maila erakusten ari da modalitate honetan. Espainiako Txapelketan hirugarren postua lortu zuten eta gainontzeko estropadetan aurreneko postuan iritsi dira. Emakumezkoen 4X absolutu mailan ere Hondarribiak lortu du garaipena alde handiarekin. Modalitate ezberdinetan garaipenak lortu dituzten taldeak hauek izan dira: Hondarribia (9), Santiagotarrak (6), Orio (5), Ur Kirolak (3), Getxo Arraun (2), Donostia Arraun Lagunak (2), Itsasoko Ama (1) eta Karmeleko Ama (1). Hirugarren jardunaldia Irunen ospatuko da, otsaileran 21ean. Aulki Mugikorreko Euskal Ligaren 2.jardunaldiko emaitzak eta sailkapenak.

 

Illunbek etxean eutsi 2010/02/07

Batelak Trintxerpen 2009
Atzo Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldia jokatu zen Trintxerpen. Mutilei dagokionez etxekoek, Illunbek, lehenengo jardunaldian lortutako kadete eta jubenil mailako garaipenei eutsi zieten, ozta ozta. Kadete mailan, Illunbe eta Getaria segundo bakarrean sartu ziren eta jubenil mailan Illunbek eta San Pedrok lehia polita erakutsi zuten. Infantil mailan Pasai Donibanek irabazi zuen eta senior mailan Mutrikuk. Neskei dagokionez, lehia estua izan zen. Haurren mailan Hibaikak Tolosaldeari aurre hartu zion eta jubenil/senior mailan Tolosaldea aurrena iritsi zen eta segundo berean Pasai Donibane. Gipuzkoako Batel Ligako bigarren jardunaldiko emaitzak

hemen ikusi ditzakezue.

Azken erantzunak
earra jarduna
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/28
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Argazki ederrak
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Senior mailako Bideoa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion
irteerako ordena
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/20
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
batel liga Orion
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/19
Non: Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: