Tolosako presa puzgarria martxan da
Tolosaldeko Arraun Klubak hainbat urtez bultzaturiko proiektua martxan da. Kilometro bat eta 300 metro nabigagarri izango ditu Tolosan Oria ibaiak. Joan den urteko uztailean erakitzen hasi ziren presa puzgarria aurreko astean zabaldu zuten. 1.800.000 euro inguru behar izan dira finantziatzeko. Presa puztuta, uraren maila 80 zentimentro igotzen da, nabigagarritasun baldintzak nabarmen hobetuz. Lehen zegoen distantzia baino %50 handiagoa da. Arrauna praktikatzeko eta entrenamenduak zein lehiaketak egiteko baldintzak hobetu dira. Udal ordezkarien arabera, bi izan dira obraren helburuak: alde batetik, ezohiko uholdeen eragina murriztea, arriskua txikituz; eta bestetik, ibaiaren egoera hobetzea, herritarren erabilera areagotzeko. Tolosaldeko Arraun Kluba gipuzkoako federatu gehien dituen taldea da. Goi mailako trainerurik ez dute baina beheko mailan eta emakumezkoen estropadetan erakusten duten maila ezinhobea da. Urtero batel estropada antolatzen dute Oria ibaian.


