Sarrerak: March 2010
Ibai Eizagirre:"Nahiago dut aulki mugikorra, trainerua baino" 2010/03/31
Raspaseko arraunlariari elkarrizketa
Ibai Eizagirre, Erandioko 26 urteko mutila, makina bat urte pasa ditu arraunean. Ibai Bizkaiko hainbat arraun taldeetan ibilitakoa da eta aurten Raspasen dabil. Lemazaindun laukoan Espainiako txapeldun izandakoa da eta Euskadiko txapeldun baita ere. Arraun munduak bera bezalako arraunlari eta arraunzaleak behar ditu, luzarorako izan dadila.
Deustu nagusi Nerbioi ibaian 2010/03/29
Atzo jokatu zen Ingenieros-Deusto unibertsitateen lehian, faboritoak irabazi zuen. Deustuarrak erreztasun handiarekin lortu zuen garaipena. Alde handia egon zen bi aulki mugikorren artean eta honen adierazle taldeen artean egon zen aldea, minutu batekoa. Ingenieritzakoek baja dezente izan zituzten eta irabaztea zaila izango dela hasieratik zekiten. Jokatu diren 30 edizioetatik, 18 Deustok irabazi ditu eta 12 Ingenierosek. Deustoren aulki mugikorra Ibon Gaztañazpi, Borja Viadero, Alvaro Begaretxe, Azael Rodriguez, Jon Elortegi, Andoni Buxan, Jon Sardon eta Osertz Aldayk osatu zuten, Iker Agirresarobe lemazain lanetan aritu zelarik.
Gipuzkoako Batel Ligako azkeneko jardunaldian, ezustekorik gabe 2010/03/28
Gaur goizean Donostian jokatu den batel ligako azkeneko jardunaldian, ez da ezustekorik egon eta Mutrikuk erreztasun handiarekin lortu du gailentzea mutilen senior mailan. Bigarren postuan, Illunbeko batela sailkatu da 17 segundotara. Trintxerpekoen aurreneko parte hartzea izan da ligan. Nesken jubenil/senior mailan Zumaiako "B" taldea izan da azkarrena. Tolosaldeari segundo eskas bat atera dio. Mutilen jubenil mailan Illunbek lortu du garaipena. Atzo hirugarren postuan sailkatu ziren baina gaurkoan aurreneko postuan iristea lortu dute. Kadete mutilen mailan eta infantil mutilen mailan sanjuandarrek lortu dute garaipena. Kadeteetan Illunbeko batela atzean uztea lortu dute arrosek eta infantiletan atzoko garaileari, Oriori, irabaztea lortu dute. Nesken haur mailan Illunberentzat izan da garaipena. Apirlaren 10ean eta 11ean Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Pasai San Pedron. Batel jardunaldiko emaitzak eta sailkapenak.
Orio eta Hondarribia 19 eta 20.postuan sailkatu dira Londonen 2010/03/28
Orioko eta Hondarribiko zortzikoek estropada bikaina burutu zuten atzo Tamesis ibaian. The River Race proban 19.postuan sailkatzea lortu zuten oriotarrek. Hondarribitarrek postu bat gehiago, 20.postuan iritsi ziren. Bi taldeen artean zentesima batzuen aldea egon zen. Sekulako lana burutu zuten biek. Ikusita ze proba zen eta zer nolako taldeak zeuden, merituzko postuak lortu zituzten. Orioko aulki nugikorra Gorka Etxeberria, Ibon Urbieta, Fernando Valenciaga, Dumitru Daniel Cobjuc, Aitor Olaskoaga, Aritz Etxebeste, Iñigo Mujika eta Unai Etxeberriak osatu zuten, lemazain lanetan Iñaki Diez aritu zelarik. Hondarribikoen zortzikoa Ekaitz Aznar, Iñigo Vertiz, Gorka Vertiz, Imanol Mujika, Manex Alday, Arkaitz Goñi, Julen Castrillon eta Iker Amadorrek osatu zuten. Lemazaian lanetan Borja Jorge aritu zen, orain bi aste neskekin bezala. Donostia Arraun Lagunak taldea 106.postuan amaitu zuen proba eta Santiagotarrak 134.postuan. Postuak eta emaitzak:
19.Orio:18.08.67
20.Hondarribia:18.08.94
106.Donostia Arraun Lagunak:18.49.34
134.Santiagotarrak.18.58.20
Urdaibai jaun ta jabe 2010/03/27
Urdaibai garaile. Titulo hau behin baino gehiagotan jarri beharko dugu denboraldi honetan. Urdaibai, aurten bai. Hori da behintzat aurre-denboraldian ikusi duguna eta denboraldian ikusteko aukera izango duguna. Ez dago zalantzarik. Bermeoko taldea banderen lehian egongo da, eta irailean Jose Manuel Franciscoren mutilek bandera edo garaikurren bat lortzen badute ez da inor harrituko. Gaurkoan ere, Bou Bizkaia ontzia sekulako estropada burutu du. Traineru horren barruan kalitate eta maila handia dago eta galiziarrak taldea ondo kudeatzen badu, zaila izango da Bizkaiko taldea menderatzea. Martxoan gaude oraindik, baina garai honetan lortzen diren erreferentziak oso baliagarriak dira udaran zer gertatuko den jakiteko. Bestela aurreko urteko aurre-denboraldiko emaitzak ikusi eta iraileko emaitzak errepasatu. Orio sailkatuko da bigarren postuan 13 segundotara. Hirugarrena Castro izan da 17 segundotara. Laugarren postuan sanjuandarrak iritsi dira 20 segundotara, ondoren Zumaia eta etxeko taldea, San Pedro sailkatu dira, 21 eta 25 segundotara. Estropada jaitsiera honekin amaiera ematen zaio jaitsierei eta traineruek hiru hilabete itxoin beharko dute berriro uretaratzeko. Ekainean itzuliko dira Mundaka eta Mutrikuko estropadekin. Aurreneko sei sailkatuen emaitzak:
Mutriku, garaipenaren bidera itzuli da 2010/03/27
Orion jokatuko den Gipuzkoako Batel Ligako 11.jardunaldian Mutrikuko batelak lortu du garaipena mutilen senior mailan. Aurreko bi jardunaldietan ezin izan zuten garaipena eskuratu baina gaurkoan batel azkarrena izatea lortu dute. Esan beharra dago gaurkoan Zumaia eta Pasai Donibaneko batel seniorrek ez dutela parte hartu eta horrek bidea erreztu die mutrikuarrei. Jubenil/senior nesken mailan eta eta jubenil mutilen mailan Tolosaldeko batelek lortu dute gailentzea. Kadete mutilen mailan Illubeko batela izan da azkarrena. Infantil mutilen mailan oriotarrak iritsi dira lehenengo postuan eta nesken haur mailan Hibaika taldea. Bihar Donostian, ligako azkeneko jardunaldia jokatuko da. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera. Bizkaian bezala, aste santuko oporrak direla eta atsedena hartzeko aukera izango dute batelek. Hurrengo astean, aldiz, Gipuzkoako Txapelketa ospatuko da Pasai San Pedron. Batel jardunaldiko emaitzak.
Kaiku "B" batela garaile 2010/03/27
Bizkaiko Batel Ligako 8.jardunaldian Kaiku "B" batela izan da azkarrena mutilen senior mailan. Bigarren postuan Kaiku "A" batela sailkatu da. Sestaoko taldea ez du San Pedroko estropada jaitsieran parte hartu gaur arratsaldean eta bateletan jardun dira Kortaren mutilak. Hirugarren postuan Portugalete "C" taldea iritsi da. Nesken jubenil/senior mailaren ere Kaiku "A" batelak lortu du garaipena. Jubenil mutilen mailan Elantxobe "A" taldeak lortu du gailentzea, Ondarru "A" batelaren aurretik. Kadete mutilen mailan Mundaka "A" batelarentzat izan da garaipena. Infantil mutilen mailan Deustu "A" taldea iritsi da aurreneko postuan eta infantil misto mailan Deustu. Hurrengo jardunaldia bi aste barru jokatuko da apirilaren 10ean eta 11ean Bizkaiko Txapelketa. Batel jardunaldiko emaitzak eta sailkapenak.
Batel Ligetako azkeneko jardunaldiak 2010/03/26
Bihar eta etzi, Gipuzkoako eta Bizkaiko batel ligetako azkeneko jardunaldiak jokatu dira. Gipuzkoan bi jardunaldi ospatuko dira. Bihar 10 jardunadia jokatuko da Orion, arratsaldeko 14:00etatik aurrea eta etzi, Donostian 11.jardunaldia goizeko 11:00etatik aurrera. Bizkaian aldiz, jardunaldi bakarra jokatuko da, 8.jardunaldia hain zuzen ere. Ohikoa den moduan Sestaon ospatuko da. arratsaldeko 15:30etatik aurrera. Bizkaiko Batel Ligari beste jardunaldi bat geratuko zaio liga amaitzeko eta Gipuzkoan, berriz, igandean Donostian jokatuko den jardunaldiarekin amaitutzat emango da liga. 75 batel baino gehiagok parte hartuko dute bateletan. Hurrengo asteburuan atsedena hartzeko aukera izango dute taldeeak, aste santua dela eta. Bi asteburu barru probintzi mailako txapelketak jokatuko dira Pasai San Pedron eta Sestaon.
Orioko Nazioarteko Aulki Mugikorreko Estropada ez da aurten jokatuko 2010/03/25
Orio Arraun Elkarteak jakinarazi du aurten ez direla Arraunketa Olinpikoko Nazioarteko Estropadak jokatuko. Diru sarrerak erabat murriztu dira eta horrelako ekitaldi handi bat antolatzeko diru asko behar denez, ez ospatzea erabaki da. Krisi ekonomikoak ez du inor barkatzen eta arrauna ez da salbuespena izan. Beste elementu garrantzitsu bat estropada aurrera ez ateratzeko, egingo duten Teknifikazio Zentroa da. Kalitatezko zerbitzu bat ematea ezinbestekoa da baina lanak berehala hasiko dituzte eta horren ondorioz, ezinezkoa zaie antolakuntzakoei zerbitzu on bat eskaintzea arraunlari eta taldeei. Hala ere, Orio Arraun Elkartearen helburua Arraunketa olinpikoko nazioarteko estropada antolatzen jarraitzea da. 15.edizio ospatu dira eta atzerapauso txiki honek indar hartzeko balio izatea espero dute, hurrengo edizioak gogo handiagoz prestatzeko.
KAE-1 Liga geroz eta gertuago 2010/03/25
Arraunzaleek KAE-1 Ligako estropadak ikusteko aukera izango dute denboraldi honetan, G93 enpresa KAE Ligarekin akordio batera iristen bada. Eibarreko enpresa honek, traineruen bigarren liga telebistaz emateko negoziazioetan dabil. Helburua nagusiena telebistaz kanpo geratzen diren lehiaketen berri ematea da eta horretarako helikopteroz ematen diren irudiak GPS bidez ordezkatuko dituzte. Irudi birtualak izango dira, kalitate gutxiagokoak baina estropadako irudiak eta informazioa emateko nahikoak. Seinale analogikoa seinale digitala bihurtuz lortzen dute kirol emanaldia emititzea. Horrela produkzioan kostua gutxitu egingo da. G93 Telekomunikazio enpresa Eibarren kokatzen da eta grafismo, informatika eta telekomunikazioetako aplikazioetan espezializatua dago telebista eta kiroletako emanaldietan.
Unibertsitateen arteko lehia 2010/03/24
Igande honetan Ingenieritza eskola eta Deustoko unibertsitateen arteko lehia jokatuko da Bilbon, arratsaldeko 13:00etatik aurrera. Aurtengo edizioa 30.garrena izango da. Estropada irabazteko faborito nagusiena Deusto da. Aurreko urteko talde berdina mantentzen dute eta lehengo urteko garaipena errepikatu nahiko dute. Irteera Desierto-Erandion kokatuko da eta helmuga udaletxearen ondoan. Estropada eremuak 7.408 metroko luzera izango du.
San Pedroko estropada jaitsiera larunbatean 2010/03/24
Larunbat honetan, San Pedroko estropada jaitsiera jokatuko da Pasai San Pedron. Arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera estropadari. Oraingoz 18 traineruk eman dute izena. 5.500 metro izango ditu estropada eremuak eta bertan ontziak bi txandetan aterako dira. Hiru ziaboga izango dute, bi kanaletik kanpo eta bestea badia barruan. Aurre denboraldiko azkeneko estropada jaitsiera izango dute taldeek. Ekainean itzuliko dira Mundaka eta Mutrikuko estropadetan. Hilabete horretan ere, KAE1 eta KAE2 Ligak hasten dira. KAE1 Liga ekainaren 19an hasiko da eta KAE2 Ligan ekainaren 20ean. Estropada jaitsierako parte hartzaileak:
Hondarribia, Orio, Santiagotarrak eta Arraun Lagunak "The Head of the River Race 2010" proban 2010/03/23
Orain bi aste Hondarribiko neskak aritu ziren Londonen eta oraingoan mutilen txanda izango da. Larunbat honetan, "The Head of the River Race 2010" aulki mugikorreko proba ospatuko da Londonen arratsaldeko 14:15etatik aurrera (Londonen 13:15). Bertan lau euskal talde arituko dira, Hondarribia, Orio, Santiagoatarrak eta Arraun Lagunak. 400 ontzi eta 3.600 arraunlari jardungo dira Tamesis ibaian. Partaidetza ikusgarria da nahiz eta antolakuntzak partaidetza mugatu. Estropada eremuak 6000 metroko luzera izango du, Oxfordek eta Cambridgek burutzen duten lehiaren eremu berdina. 2008an Hondarribiak 15.postuan sailkatzea lortu zuen, euskal talde batek lortu duen emaitzarik onena. Maila handia dago parte hartzaileen artean eta aurreneko postuetan sailkatzea oso garesti dago. Aurreko urtean Hondarribia 21.postuan iritsi zen eta Orio 23.postuan. Irteera ordena kirol emaitzaren arabera ezartzen da. Horrela, 2009ko garaileak, "Tideway Sculleres" taldea lehenengoa izango da irtetzen, segidan 10 segundoro beste denak aterako direlarik. Hondarribia 20.rrena aterako da, Orio 22.rrena, Arraun Lagunak 36.rrena eta Santigotarrak 42.rrena.
Etxabe, Pasai Donibaneko zuzendari teknikoa:"Talde polita osatzen ari gara" 2010/03/23
Hainbat urte arraunean eta entrenatzaile lanetan aritu eta gero, aurten Juan Mari Etxabe bulegoan jardungo da lanean. Zuzendari tekniko bezala arituko da Pasai Donibanen. Castro utzi eta arraunean jarraitzeko asmorik ez izan arren, etxekoen deia jaso eta Pasaiara itzultzea erabaki zuen. Arrosen proiektu berrian parte hartuko du Etxabek, beste modu batera baina ilusio eta gogo berdinekin. Euskadi Irratiko Tostartean saioan eginiko adierazpenetan, talde polita gauzatzen ari dela esan du."TKE Ligara begira talde polita osatzen ari gara, gutxienez ligan mantentzeko traineru indartsua dugu eta alde horretatik espero baino hobeto dago ontzia, gazteak ondo erantzuten ari dira eta hori taldearentzat oso positiboa da". Entrenatzailearen lana nabarmendu du."Igor Makazaga, psikologiaren aldetik lan ona burutzen ari da, taldea oso elkartua dago, giro bikaina dago eta ahal den hobekien egoteko pauso garrantzitsuak ematen ari gara eta Igorrek egiten duen lana eta esfortsua nabermentzekoa da".
TKE Ligako egutegian aldaketak 2010/03/22
TKE Elkarteak jakinarazi du larunbatean, Castron onartu zen egutegian, aldaketa txikiren bat burutu dela. Uztailaren 11ean Portugaleten jokatuko da estropada, Kaikuk antolatua. Ondorioz, Astilleroko estropada abuztuaren 21ean ospatuko da. San Miguel Ligak 18 estropada puntuagarri izango ditu eta uztailaren 3an emango zaio hasiera Bilbon. Azkeneko estropada, El Corte Ingles Bandera izango da, irailaren 19an.
Kaiku irabazle, Urdaibairi hiru segundoko zigorra jarri ostean 2010/03/21
Jon Sasieta Memoriala Kaikurentzat izan da. Baina, Bermeokoek zentesima gutxi batzuengatik lortu dute gailentzea Deuston. Estropada amaitu eta gero ordea, Bermeoko taldeak hiru segundoko zigorra jaso du estropada eremuan zegoen baliza bat estriborretik hartu duelako. Erabaki honen ondorioz Jose Luis Kortaren taldearentzat izan da garaipena, Urdaibai b¡garren postuan sailkatu delarik. Biek 20:18ko denbora markatu dute baina zigorrarengatik, Bou Bizkaiari 20:21ko denbora ezarri diote. Hirugarren lekuan Orio iritsi da 24 segundotara. Kaikuk aurreko urteko talde berdina mantentzea lortu du eta ikusita aurreko denboraldinaa ze maila emam zuten aurten ere bandera garrantzitsuenak lortzeko lehian egongo dira sestaotarrak. Beteranoen mailan Lutxana Deustok lortu du garaipena eta emakumezkoetan Bizkaiak. Emaitzak eta sailkapenak.
Sanjuandarrak etxean garaile 2010/03/21
Gaur goizean Pasai Donibanen jokatu den Gipuzkoako Batel Ligako 9.jardunaldian, etxekoak izan dira onenak mutilen senior mailan. Pasai Donibane B batelak lortu du garaipena etxekoen aurrean. Bigarren postuan Pasai Donibane A batela sailkatu da. Infantil mutilen mailan ere arrosek eskuratu dute garaipena. Maila honetan san pedroren aurretik iritsi dira, bi segundo eskasengatik. Maila polita erakusten ari direnak Illunbeko gazteak dira. Gaurkoan hiru maila ezberdinetan gailentzea lortu dute. Trintxerpekoek, jubenil mutilen mailan, kadete mutil mailan eta nesken haurren mailan aurreneko postuan sailkatzea lortu dute. Jubenil/Senior mailan Zumaiako B batela izan da azkarrena. Giro bikaina izan dute batelek arraunean egiteko. Hurrengo jardunaldia Orion jokatuko da. Batel jardunaldiko emaitzak eta sailkapenak.
Pedreña eta Astillerorentzat garaipenak 2010/03/20
Gaur arratasaldean jokatu den Astilleroko estropada jaitsieran, Pedreñak lortu du garaipena traineruetan. Aulki mugikorrean Astilleroko zortzikoa izan da azkarrena. Traineruetan, Pedreñaren ostean Pasai Donibane sailkatu da, merituzko bigarren postua lortuaz. Hirugarren Hondarribia sailkatu da eta laugarren etxeko ontzia iritsi da. Orio B bosgarren postuan amaitu du, Mundakak zortzigarren eta Raspasek azken postuan. Aulki mugikorrean Astillero eta gero, Hondarribia sailkatu da. Ondoren Orio eta hauen ostean sanjuandarrak iritsi dira. Estropadan zehar euria izan da protagonista. Haize gutxi izan dute parte hartzaileek baina eguraldi traketsa. Aurreneko lauen postuen emaitzak eta sailkapenak:
Zumaiaren garaipena etxekoen aurrean 2010/03/20
Zumaiak ez du hutsik egin etxekoen aurrean. Gipuzkoako Batel Ligako mutilen senior mailan garaipena lortu dute zumaitarrek. Bigarren postuan Pasai Donibane iritsi da 14 segundotara eta hirugarren lekuan ligako liderra, Mutriku 21 segundotara. Zumaia eta sanjuandarren aurreneko agerraldia izan da batel ligan eta maila polita erakutsi dute biak. Jubenil mutilen mailan Illunbe nagusitu da. Nesken jubenil/senior mailan Tolosaldeko batela izan da azkarrena. Jubeniletan bezala, kadete mutilen mailan trintxerpekoek lortu dute garaipena. Infantil mutilen mailan Orio A batelak lortu du gailentzea eta haur nesken mailan Illunbek. Hurrengo jardunaldia bihar jokatuko da Pasai Donibanen goizeko 11:00etatik aurrera. Batel jardunaldiko emaitzak eta sailkapenak.
Bizkaiko Batel Ligako bi jardunaldi jokatuko dira 2010/03/20
Bizkaiko Batel Ligako bi jardunaldi jokatu dira. Ziklogenesiarengatik bertan behera geratu zen 4.jardunaldia jokatu zen atzo, eta gaur 7.jardunaldia ospatu da. Atzo Urdaibai A batela izan zen azkarrena mutilen senior mailan eta gaurko estropadan Portugalete C taldea. Gaurkoan partaidetza murritzagoa izan da zeren eta bihar Deuston Jon Sasieta memoriala jokatuko da. Estropada jaitsiera dela eta talde gehienek uko egin diote bateletan parte hartzeari. 4.jardunaldiko emaitzak eta 7.jardunaldikoak.


