Sarrerak: 06 March 2010
Mundaka "A" nagusi Bizkaian 2010/03/06
Giupuzkoan ez dena gertatzen Bizkaian ematen da. Senior mutilen mailan talde ezberdinek lortzen dute garaipena, eta gaurkoan Mundaka "A" batela izan da onena. Aurreneko bi jardunaldietan Deustu "A" taldea izan zen azkarrena. Hirugarrenean, Kaiku "B" eta gaur arratsaldean jokatutako jardunaldian mundakarrak atera dira garaile. Jubenil mutilen mailan Ondarru "A" lortu du garaipena. Jubenil/Senior nesken mailan Kaikuk lortu du gailentzea. Nesken kadete mailan, batel bakarra atera da, Karmeleko Ama. Kadete mutil mailan ere senior mailan bezala, Mundaka "A" batela izan da azkarrena. Infantil mutilen mailan ondarrutarrak izan dira onenak eta Infantil misto mailan, Kaiku. Emaitzak eta sailkapenak.
Mutrikuk ez du areriorik 2010/03/06
Bi jardunaldi jarraian estropadarik jokatu gabe egon eta gero, batelek arraunari ekin diote berriro Trintxerpen. Gauzak ez dira asko aldatu eta horren erakusle Mutrikuk lortutako garaipena. Senior mtilen mailan areriorik ez dutela argi uzten ari dira. Bigarrenari, Kirikori, 20 segundo atera dizkio. Alde handia batelak izateko. Jubenil mutilen mailan aldiz, Illunbe izan da azkarrena. Hasiera batean kanporatuak izan dira baina gero epaileek egoera hausnartu ondoren, garaipena ontzat eman diote.Tolosaldea "A" taldearekin lehia estua izan dute eta segundo baten aldearekin gailendu dira moreak. Nesken senior/jubenil mailan Tolosaldeak lortu du garaipena. Sanjuandarrei segundo bakarra atera die. Kadete mutilen mailan etxekoak gailendu dira, Getaria "A" batelaren aurretik. Infantil mutilen mailan Pasai Donibane "A" taldeak irabazi du eta nesken haur mailan Hibaikak. Emaitzak eta sailkapenak.
Castroko estropada jaitsiera hurrengo igandean jokatuko da 2010/03/06
Castroko estropada jaitsiera hurrengo igandean ospatuko da. Itsaso txarra iragarrita dagoenez, Castro Arraun Elkarteak hurrengo igandera pasa du estropada. Ordu eta estropada eremu berean jokatuko da jaitsiera. Hurrengo asteburua libre aurkitzen zenez, ez dute arazo handirik izan data aldatzeko.


