Sarrerak: 28 March 2010
Gipuzkoako Batel Ligako azkeneko jardunaldian, ezustekorik gabe 2010/03/28
Gaur goizean Donostian jokatu den batel ligako azkeneko jardunaldian, ez da ezustekorik egon eta Mutrikuk erreztasun handiarekin lortu du gailentzea mutilen senior mailan. Bigarren postuan, Illunbeko batela sailkatu da 17 segundotara. Trintxerpekoen aurreneko parte hartzea izan da ligan. Nesken jubenil/senior mailan Zumaiako "B" taldea izan da azkarrena. Tolosaldeari segundo eskas bat atera dio. Mutilen jubenil mailan Illunbek lortu du garaipena. Atzo hirugarren postuan sailkatu ziren baina gaurkoan aurreneko postuan iristea lortu dute. Kadete mutilen mailan eta infantil mutilen mailan sanjuandarrek lortu dute garaipena. Kadeteetan Illunbeko batela atzean uztea lortu dute arrosek eta infantiletan atzoko garaileari, Oriori, irabaztea lortu dute. Nesken haur mailan Illunberentzat izan da garaipena. Apirlaren 10ean eta 11ean Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Pasai San Pedron. Batel jardunaldiko emaitzak eta sailkapenak.
Orio eta Hondarribia 19 eta 20.postuan sailkatu dira Londonen 2010/03/28
Orioko eta Hondarribiko zortzikoek estropada bikaina burutu zuten atzo Tamesis ibaian. The River Race proban 19.postuan sailkatzea lortu zuten oriotarrek. Hondarribitarrek postu bat gehiago, 20.postuan iritsi ziren. Bi taldeen artean zentesima batzuen aldea egon zen. Sekulako lana burutu zuten biek. Ikusita ze proba zen eta zer nolako taldeak zeuden, merituzko postuak lortu zituzten. Orioko aulki nugikorra Gorka Etxeberria, Ibon Urbieta, Fernando Valenciaga, Dumitru Daniel Cobjuc, Aitor Olaskoaga, Aritz Etxebeste, Iñigo Mujika eta Unai Etxeberriak osatu zuten, lemazain lanetan Iñaki Diez aritu zelarik. Hondarribikoen zortzikoa Ekaitz Aznar, Iñigo Vertiz, Gorka Vertiz, Imanol Mujika, Manex Alday, Arkaitz Goñi, Julen Castrillon eta Iker Amadorrek osatu zuten. Lemazaian lanetan Borja Jorge aritu zen, orain bi aste neskekin bezala. Donostia Arraun Lagunak taldea 106.postuan amaitu zuen proba eta Santiagotarrak 134.postuan. Postuak eta emaitzak:
19.Orio:18.08.67
20.Hondarribia:18.08.94
106.Donostia Arraun Lagunak:18.49.34
134.Santiagotarrak.18.58.20


