Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 June
 

Sarrerak: June 2010

Zarautz maila eustera 2010/06/30

Zarautz aurkezpena

Arraunean bizitzako beste alor batzuetan bezala zikloak daude, eta Zarautz Arraun Elkarteak ziklo berri bati ekingo dio denboraldi honetan. Azken urteotan goi mailan jardun dira zarauztarrak, baina hemendik aurrera beste helburu eta beharrei aurre egin beharko die. San Miguel ligan jarraitzea zaila izango dela kosziente dira, baina azken finean kategoria mantendu ala ez bigarren mailako arazoa bihurtzen da. Arraun Elkarte baten helburu nagusiena klubaren etorkizuna ziurtatzea da, eta Zarautzek bide horretan gogotik lan egiten ari da. Gazteekin lan egiteak denbora eta pazientzia gehiago eskatzen du emaitza onak lortzeko, baina aldi berean taldea eta kluba egonkortzen du. Kirolean emaitzek jartzen dute bakoitza bere tokian, baina emaitzek lagundu baino gehiago gauzak estali egiten dute kasu gehienetan eta gipuzkoarrek argi dute emaitza onak lanaren ondorio direla. Zarautzek gogotik sufrituko du aurten, etorkizunean gogotik disfrutatzeko.

 

Hernanik arraun ikastaroak antolatu ditu aste honetarako 2010/06/30

Hernani arraun ikastaroak

Hernani Arraun Elkarteak, arraun ikastaroak antolatu ditu aste honetarako. Astelehenean hasitako ikastaro hauek ostiralarte iraungo dute. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera izango dira, eta horretarako aproposa den izeneko ontzia ekarriko dute. Hernanik gogotik egin du lan gazteekin, eta horren lekuko azken urteotan azpiko kategorietan lortu dituen emaitzak.

ITURRIA: www.hernanikkronika.net

Arraun Lagunakeko beteranoek beste urre bat lortu zuten Banyolesen 2010/06/29

Donostia arrun lagunak aulki mugikorra

Asteburu honetan, aulki mugikorreko modalitateko Espainiako txapelketak jokatu dira Banyolesen. Eta, donostiarrei buruz esan behar da bai Arraunek bai Urkik hainbat kategoritan parte hartu dutela. Aipamen berezia egin behar zaio Arraun Lagunakeko beteranoen 8+ ontziari. Urrezko domina lortu dute, eta horrela, beste garaipen bat metatu du ibilbide ezin dotoreagoa daraman beterano talde honek.

ITURRIA: Tornozulotik bloga

Beteranoen ligan, Arkote garaile 2010/06/29

Arkote beteranoak 2

Larunbatean, Sestaon jokatu zen beteranoen estropadan, Arkotek lortu zuen garaipena. Plentziatarren aurreneko garaipena da ligan. Bigarren postuan lehenengo jardunaldiko garailea sailkatu zen, Lutxanda-Deustu, 11 segundotara. Bi taldeak berdinduak daude lidertzan 11 punturekin, baina bi jardunaldiko denborak kontuan hartuta, Arkote da liderra. Getxoko ontzia hirugarren tokian helmgaratu zen 17 segundotara. Lan bikaina burutu zuten getxotarrek. Ondoren Ibaialde, Endaika eta Sestao iritsi ziren. Hurrengo estropada Plentzian jokatuko da uztailaren 17an. Emaitzak eta sailkapenak:

ITURRIA: www.todoremo.com

Javier Puertasek bere Espainiako 26.Txapelketa lortu zuen Banyolesen 2010/06/28

Javier Puertas

Javier Puertas, Orio Arraun Elkarteko arraunlari beteranoak, bere Espainiako 26.Txapelketa lortu zuen Banyolesen "Skiff-bakarko" modalitatean. 28 partaide izan ziren modalitate honetan, 30 eta 65 urtekoak. 58 urteko oriotarra hirugarren postuan sailkatu zen goizeko sailkapen estropadetan. Sei onenak sailkatu ziren finalerako, eta bertan Javier Puertas izan zen garailea. Bejondeiola!

Getariak merezi du 2010/06/27

Getaria Mundakan txapeldun
Bi urte trainerua gordeta egon ostean, proiektu berri bat martxan jarri da Getarian denboraldi honetan, eta proiektu horren lehenengo fruituak ikusi ditugu gaur Mundakan. Aurreko astean esaten genuen pozgarria zela Getariako trainerua berriro lehiatzen ikustea. Gaurkoan, aldiz, parte hartzeaz gain, Getariarrei estropada bat irabazten ikustea albiste ona da arraunarentzat. Getaria Arraun Elkarteak eta Getariako herriak merezi dute beraien ontzia bandera bat astintzen ikustea. Taldeak behar duen babesa lortzeko ezinbestekoak dira emaitza onak, eta gaur jada lehenengo harria jarri dute. Bigarren postuan Zumaiako bigarren taldea sailkatu da hamar segundotara. Zumaiarrek lan bikaina burutu dute. Hirugarren postuan Donostiarra B iritsi da 19 segundotara. Sailkapen orokorrean getariarrak dira aurrenak 26 punturekin, Santoñarekin berdinduak. Hurrengo estropada datorren igandean jokatuko da Donibane-Lohitzunen. Emaitzak eta sailkapenak.

 

Ez zegoen hain garbi 2010/06/27

Zierbena

Ematen zuen KAE 1 liga bi taldeen kontua izango zela atzo Donostian ikusitakoaren arabera. Isuntzak eta Santurtzik alde handiak atera zuten Kontxako badian. Baina gaur El Rasillok, liga uste genuena baino lehiatuagoa izango dela demostratu digu. Zierbenak eskuratu du garaipena Errioxako XII.Ikurriñean. Patxi Francesen mutilek segundo eskas batengatik nagusitu dira Camargoren aurretik. Kantabriarrek ez zuten estropada ona burutu Donostian, baina gaur goiko postuetan egoteko gai direla erakutsi dute. Atzoko garaileak, Isuntzak, hirugarren postuan sailkatu da zazpi segundotara, eta Santurtzi laugarren hamabi segundotara. Sailkapen orokorrean lekeitiarrak dira aurrenak 22 punturekin. Santurtzik 20 puntu ditu, eta Zierbenak 19 puntu. Hurrengo estropada Elantxoben jokatuko da, datorren igandean. Emaitzak eta sailkapenak.

Oriok onenen artean jarraitu nahi du 2010/06/26

Orio aurkezpena

Gaur goizean, Orio Arraun Elkarteak bere taldeak aurkeztu ditu Orioko herriko plazan. Mutilen bi traineruak eta aurten aurreneko aldiz aterako duen emakumezkoen ontzia aurkeztu ditu zaleen aurrean. Urteak joan, urteak etorri arraunaren goi mailan mantendu den kluba izan da Orio, eta horregatik denboraldi honetarako ere onenen artean jarraitzeko helburuarekin ekingo dio. Harrobian oinarritzen den taldea izan da, beste klub batzuek behar ez duten denbora behar dute oriotarrek gazteekin lan egiteko. Badakite filosofia horrekin etorkizuna ziurtatua dutela, baina aldi berean ahalmen ekonomiko handiagoa duten taldeekin lehiatzea zailagoa egiten zaie gaur egun. Hala ere, gogo eta ilusio handiarekin daudela igartzen zaie. Azken finean, Oriorentzat eta oriotarrentzat bizitzeko modu bat da arrauna, eta hori azken 100 urte hauetan lortu duten hainbat garaipenetan islatzen da.

Getaria-Tolosak ligako lehen estropada irabazi du 2010/06/26

Zumaia neskak Donostian

Getaria-Tolosak Gipuzkoako emakuzmezkoen ligako lehen estropada irabazi du gaur arratsaldean Donostian. KAE 1 ligako jardunaldia amaitu eta gero jokatu da estropada, eta bertan Getaria-Tolosako neskek lortu dute garaipena. Bigarren postuan Zumaia sailkatu da 15 segundotara, eta hirugarren eta laugarren tokian San Juan eta Orioko traineruak 29 eta 57 segundotara. Hurrengo estropada uztailaren 18an jokatuko da Orion goizeko 11:30etan. Emaitzak eta sailkapenak:

Isuntza garaile 37 ehunenengandik 2010/06/26

Isuntza Donostian

Gaur arratsaldean eman zaio hasiera KAE 1 ligari, eta nola gainera. Isuntzak eta Santurtzik izan duten lehia benetan emozioz beterikoa izan da. Bi ontziek parean amaitu dute estropada, eta ehunenengandik bakarrik lortu du garaipena Lekittarrak. Hasiera batean, Santurtzi zen faborito nagusiena bandera eskuratzeko, baina Isuntzak ederki asko erakutsi du banderen lehian egoteko maila duela. Hirugarren postuan Orioko bigarren trainerua sailkatu da 20 segundotara. Oriotarrek etorkizuna ziurtatuta dute gazteekin. Donostiarra, Deusto eta Zierbena segundo berean amaitu dute estropada. Laugarren, bosgarren eta seigarren. Goraipatzekoa Deustok burutu duen estropada. Aurten igo berri den taldea da La Tomatera ontzia, eta gaur ikusitakoaren arabera ez du kategoria aldaketa asko nabaritu. Ezusteko nagusiena Camargok eman du. Gorago egotea espero zen, baina zazpigarren postuarekin konformatu behar izan dute kantabriarrek. Hurrengo estropada bihar jokatuko da El Rasillon (Errioxa) eguerdiko 12:30etan. Emaitzak eta sailkapenak.

Tolosako San Juanetan, batelen sutan dantzan 2010/06/26

San Juan egunez, bateletako bigarren estropada jokatu zen Tolosako uretan.

Giro ezin hobea, erreka bazterrak jendez lepo, eta batelak bi kaleko estropada eremuan nor baino nor gehiago.

Emakumezkoetan lau batel jardun ziren; gizonezkoetan berriz, 8 batel. Azken emaitza, bi egunetako denboren baturatik dator.

Arraunlari gehienak, Tolosako Arraun elkartean, arraunean dabiltzanak dira; bai gazte mailatan ta aurtengo Getaria Tolosako nesken traineruan arituko direnak.

1988ko estropada eremua berreskuratu dute aurten. Urte horretan aritu zen, eta bandera irabazi zuen Anjel Larrañagak, "Izaskun"go batelean aritu da, 22 urteren ondoren eta oso emaitza ona lortuaz.

Gipuzkoako emakumezkoen liga ere bihar hasiko da 2010/06/25

Emakumezkoak Zumaia-Getaria

Emakumezkoen Ligan ere estropada izango da bihar, Kontxako badian. Gipuzkoako ligako lehen estropada izango da eta lau taldek hartuko dute parte: Getaria-Tolosa, Orio, Pasai Donibane eta Zumaia. Klubek, federazioak eta KAE ligak egindako lanari esker, eta baita aldundiak babesle lana egin izanagatik, emakumeek ere euren liga izatea lortu dute. Bost estropada puntuagarri izango ditu ligak.

Eskarmentu handiko taldea osatu du Donostiarrak 2010/06/25

Donostiarra aurkezpena

Donostiarrak fitxaketa garrantzitsuak egin ditu hastear dagoen denboraldirako. Eskarmentu handiko arraunlariak, arraunlari gazteekin uztartzeko helburuarekin osatu du taldea Mendi entrenatzaileak. Guztira 16 arraunlarik osatzen dute koadrilla. Horietatik zazpi jotzen ditu garrantzizkotzat Donostiarrako ontziko entrenatzaileak: Iñaki Andonegi, Miguel Angel Enriquez, Unai Luzuriaga Txinpart, Juan Mari Lujanbio, David Iglesias, Imanol Cascante eta Mikel Kortadi. Ligako iazko postua hobetzea dute helburu nagusitzat."Lehiak eta itsasoak zure lekuan jartzen zaituzte, baina ohorezko txanda ukitzen ibili behar gara" adierazi du Mendik. San Miguel ligara igotzeko play offetarako sailkatzea zaila ikusten du entrenatzaileak."Konplikatua izango da, baina edozein okerri aurrea hartzeko moduko denborak egitea izango da garrantzitsua". Bihar ikusiko da arraunlari berrien ekarpena nola islatzen den Kontxako badian.

ITURRIA: www.irutxulokohitza.info

Zumaiak gaur aurkeztuko ditu bere taldeak 2010/06/25

zumaia-escudo.jpg

Zumaia Arraun Elkarteak gaur arratsaldean aurkeztuko ditu bere taldeak. 19:30etan hasiko da ekitaldia arranplan, eta bertan denboraldi honetarako aterako dituen hiru traineruak aurkeztuko dira: Lehen taldea, San Miguek ligan arituko dena, bigarren taldea, KAE 2 ligan arituko dena, eta emakumezkoen trainerua, Gipuzkoako Ligan jardungo dena. Zumaiarren helburu nagusiena San Miguel ligan mantentzea izango da.

ITURRIA: www.baleike.com

KAE 1 liga bihar hasiko da Donostiako uretan 2010/06/25

Sotera

KAE 1 ligari bihar emango zaio hasiera Kontxako badian. Laugarren urtez jarraian jokatuko da liga, eta TKE ligan gertatzen den moduan, maila geroz eta handiagoa da Kantauri Itsasoko bigarren mailan. Guztira 14 estropada puntuagarri izango ditu ligak. Taldeek dena ondo lotuta utzi nahi dute ligari ahalik eta ondoen aurre egiteko. Neguko eta aurredenboraldiko estropadetan ikusitakoaren arabera, Santurtziko trainerua izango da hautagai nagusiena liga eskuratzeko. Ibon Gaztañazpik gidatzen duen taldea 3.postuan sailkatu zen lehengo urtean, Astillero eta San Juanen atzetik, eta denboraldi honetan pauso bat gehiago eman nahi dute. Itsasoko Amarekin batera, Isuntza, Zierbena eta Camargo lehiatuko dira aurreneko postuetan. Lekeitiarrek maila polita eman zuten Mutrikun, eta gogo handiekin daudela erakutsi dute. Zierbenak ere, talde polita osatu da denboraldi honetarako, eta kalitatezko patroi baten laguntzarekin, Joseba Arbonarekin alegia, goikaldean egon nahi dute Patxi Francesen mutilek.

Kaikuk bi urtez berritu dio kontratua Kortari 2010/06/24

Jose Luis Korta Kaiku

Jose Luis Kortak bi urtez berritu du bere kontratua Kaiku Arraun Elkartearekin. Horrela, 2012 urterarte jarraituko du Bizkaitarra ontziko entrenatzaile bezala Ortzaikakoak. 2007an itzuli zen Sestaora Korta. 2008an, TKE ligara igotzea lortu zuen taldea. Aurreko urtean, Kantauri Itsasoko ligarik onenean aritzeaz gain, Bizkaiko, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak eskuratu zituzten. Garaipen hauekin batera, denboraldiko bandera preziatuena lortu zuten sestaotarrek, Kontxako bandera. Aurreko urteko taldea mantentzea lortu du denboraldi honetarako. Honez gain, larunbatean taldea aurkeztuko da Sestaoko Kasko plazan, eguerdiko 12:30etan.

ITURRIA: www.todoremo.com eta www.kaikuake.com

Orio Arraun Elkarteko taldeen aurkezpena larunbatean 2010/06/24

Orio trainerua

Larunbatean, Orio Arraun Elkarteak bere taldeak aurkeztuko ditu 2010 denboraldirako eguerdiko 12:00etan. Aurkezpena Orioko herriko plazan burutuko da, eta hiru taldeak aurkeztuko dira: Lehen taldea, TKE ligan arituko dena, bigarren taldea, KAE 1 ligan jardungo dena, eta emakumezkoen trainerua. Oriok, aurreneko aldiz uretaratuko du nesken ontzia. Taldeekin batera, klubak dituen babesleak ere aurkeztuko dira. Beste urtebetez goi mailan jarduteko helburu garbiarekin ekingo diote denboraldiari oriotarrek.

Beteranoen ligako bigarren estropada Sestaon 2010/06/24

beteranoak.jpg

Larunbatean, beteranoen ligako bigarren estropada ospatuko da Sestaoko uretan. Estropada arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta bertan ligako sei ontziek parte hartuko dute. Erlojupekoan arituko dira ontziak, eta 3.500 metroko ibilbidea gauzatu beharko dute. Irteera sailkapenaren arabera emango da. Horrela minuturo aterako dira ontziak. Ibaialde izango da aurrena, ondoren Sestao, Endaika, Getxo, Arkote eta Lutxana-Deusto irtengo dira. Irteera eta helmuga Benedictako arranplaren parean egongo da kokatua. Ligako aurreneko estropada Lutxana-Deustok irabazi zuen. Ikusi beharko da garaipena errepikatzeko gai diren bizkaitarrak.

ITURRIA: www.todoremo.com

"Traineruen ereserkia" abestia estreinatu du TKE Elkarteak 2010/06/23

TKE ereserkia

TKE Elkarteak "Traineruen ereserkia" abestia estreinatu du denboraldi honetarako. Elkartearen www.ligasanmiguel.com webgunean entzun daiteke. Hasierako orriko menu nagusiaren azpian klikatuz gero entzun daiteke ereserkia, San Miguel Ligako irudi onenekin nahastuta. Pasa den astean Kantauri Itsasoko eta Ozeano Atlantiko ikus-entzunezko komunikabideei igorri zitzaien ereserkia daraman CD-a. Honez gain, udan estropaden zuzeneko emankizuna telebista kate hauen bitartez jarraitzeko aukera izango dela gogorazi nahi da TKE Elkartetik:

·Euskal Herria: ETB

·Galizia: TVG

·Kantabria: Aqui TV

·Estatuko beste lurraldeak eta atzerria: ETB SAT

 

Itsas ondarearen gaineko gogoeta 2010/06/23

Albaola

Albaola elkarteak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak Itsas ondarearekin hitzordua izeneko hitzaldi zikloa antolatu du aste honetarako. Hala, atzo, Fernando Nebreda Oarsoaldea Garapen Agentziaren zuzendariak, Itsas ondarea garapen faktore bezala hitzaldia eman zuen Donibaneko udaletxean. Astelehenean hasitako jardunaldi hauek, bihar amaituko dira. Hitzaldiak Donibaneko udaletxean eta Donostiako Untzi Museoan ematen ari dira. Gaurko eta biharko hitzaldiak:

ITURRIA: www.oarsoaldekohitza.info

Azken erantzunak
earra jarduna
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/28
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Argazki ederrak
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Senior mailako Bideoa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion
irteerako ordena
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/20
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
batel liga Orion
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/19
Non: Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: