Sarrerak: 20 June 2010
Euskadiko aulki mugikorreko txapelketa jokatu zen Soustons-en 2010/06/20
Larunbat honetan, Euskadiko aulki mugikorreko txapelketa jokatu zen Soustones-en. Bertan euskal taldeek parte hartu zuten. Modalitate honetan hobeto aritzen diren taldeek irabazi zituzten probak. Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroako ontziak lehiatu ziren. Garaipenak, Hondarribia, Santiagotarrak, Donostia Arraun Lagunak, Orio, Itsasoko Ama, Getxo Arraun, Nautico Navarra, Ur Kirolak, Arkote, Enadaika, Deustuko, N.Lodosa, eta Raspasek eskuratu zituzten. Emaitzak eta sailkapenak.
KAE 2 ligako aurreneko estropada Portugaleterentzat 2010/06/20
Gaur goizean Luancon jokatutako KAE 2 ligako lehenengo estropadan, Portugaletek lortu du garaipena. Erreztasun eta alde handiarekin lortu dute gailentzea Unai Vilchesen mutilek. Bigarren postuan Ondarroa sailkatu da 25 segundotara. Aurreko denboraldian KAE 1 ligan aritu ziren bi taldeak, eta denboraldi honetan galdutako lekua berreskuratzea izango da beraien erronka. Hirugarren tokian Colindres iritsi da 38 segundotara. Hasiera besterik ez da, baina gaurko estropadan ikusitakoaren arabera ez da lehia handirik izango goiko postuetan. Bosgarren postuan Mundakako trainerua sailkatu da, 48 segundotara. Getariarrak zazpigarren tokian helmugaratu dira. Bi urte ontzia atera gabe egon ostean, ligako lehenengo estropada jokatuko dute gipuzkoarrek. Emaitza alde batera utzita, albiste pozgarria da arraunzaleontzat Getariako trainerua berriro ere arraunean ikustea. Hurrengo estropada datorren igandean jokatuko da Mundakan. Emaitzak eta sailkapenak.


