Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2010 June 25 KAE 1 liga bihar hasiko da Donostiako uretan
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

KAE 1 liga bihar hasiko da Donostiako uretan

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2010/06/25 10:12
Sotera

KAE 1 ligari bihar emango zaio hasiera Kontxako badian. Laugarren urtez jarraian jokatuko da liga, eta TKE ligan gertatzen den moduan, maila geroz eta handiagoa da Kantauri Itsasoko bigarren mailan. Guztira 14 estropada puntuagarri izango ditu ligak. Taldeek dena ondo lotuta utzi nahi dute ligari ahalik eta ondoen aurre egiteko. Neguko eta aurredenboraldiko estropadetan ikusitakoaren arabera, Santurtziko trainerua izango da hautagai nagusiena liga eskuratzeko. Ibon Gaztañazpik gidatzen duen taldea 3.postuan sailkatu zen lehengo urtean, Astillero eta San Juanen atzetik, eta denboraldi honetan pauso bat gehiago eman nahi dute. Itsasoko Amarekin batera, Isuntza, Zierbena eta Camargo lehiatuko dira aurreneko postuetan. Lekeitiarrek maila polita eman zuten Mutrikun, eta gogo handiekin daudela erakutsi dute. Zierbenak ere, talde polita osatu da denboraldi honetarako, eta kalitatezko patroi baten laguntzarekin, Joseba Arbonarekin alegia, goikaldean egon nahi dute Patxi Francesen mutilek.

Donostiarra eta Orio B lehia horretan sartzeko asmoarekin ekingo diote ligari. Busturialdea-Elantxobe, Arkote, Deusto, Getxo, Hondarribia B eta Trintxerpe-Illunbe taldeen helburua bi ontzi atzetik uztea izango da. KAE Elkarteak berrikuntza dezente sartu ditu bere webgunean. Teknologiak ematen dituen abantailez baliatuz, mugikorretik emaitzak eta sailkapenak kontsultatzeko aukera ematen du. Honez gain, webgunea euskaraz irakurtzeko aukera daukate arraunzaleek. Gazteleraz soilik egonda azkeneko urteotan web orria. Orain, berriz, euskaraz ere kontsultatzeko aukera dago. Hemendik zoriondu beharrean gara KAE-ko arduradunei, euskaraz informazioa emateko egin duten ahaleginarengatik.

Trackback (URI)

Azken erantzunak
earra jarduna
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/28
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Argazki ederrak
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Senior mailako Bideoa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion
irteerako ordena
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/20
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
batel liga Orion
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/19
Non: Tolosako batel estropadetan, Tolosaldea eta Hibaika nagusi
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: