Sarrerak: 14 July 2010
Garazi Bilbao, Singapurreko Gazteen Joko Olinpikoetan arituko da 2010/07/14
Garazi Bilbao Kareaga, CTD Trasonako arraunlaria, Singapurren ospatuko den Gazteen Joko Olinpikoetan parte hartuko du abuztuan. 1XJF Skiff maodalitatean arituko da, jubenil mailan. Aurreneko aldiz jokatuko dira joko Olinpiko hauek, eta helburua lau urtero antolatzea da. Abuztuaren 14tik, 26ra jokatuko dira probak, eta bertan modalitate ezberdinetan jardungo dira parte hartzaileak. 17 urte ditu Garazik, eta jada emaitza ezinhobeak lortzen ari dira. Getxotarrak, Asturiasen entrenatzen du Espainiako Federazioko kideekin. Getxoko Arriluzea taldean aritu ostean, Asturiaseko bidea hartu zuen, eta jada bi urte daramatza. Orain aukera bikaina du Singapurren bere doaiak erakusteko. Zorte on!
Hondarribiko aulki mugikorrek lan bikaina burutu zuten Sevillan 2010/07/14
Hondarribiko aulki mugikorrek lan txukuna burutu zuten Sevillan jokatu zen Espainiako Txapelketan. Alebin, Infantil eta Kadete mailan aritu ziren. Gipuzkoarrek 15 ontzi aurketzu zituen, eta 9 ontzi finalean sartu ziren. Urrezko domina lortu zuten kadete mutil mailan, eta zilarrezko domina zortziko kadeteetan. Guztira bi domina lortu zituzten, eta 9 ontzi finalean sartzea. Euskal Herriko elkarte guztien artean 16 ontzi sartu ziren final ezberdinetan, berriro ere maila txukuna emanez.


