Nabigazioa
« Otsaila 2012 »
Al As Az Og Or Lr Ig
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
 
Hemen zaude: Hasiera Berriak Archive 2011 July 25 Urdaibai Euskadiko txapeldun
 
Dokumentu Akzioak
  • Send this page to somebody
  • Print this page
  • Add Bookmarklet

Urdaibai Euskadiko txapeldun

estropanet-(e)k eginda Azken aldaketak 2011/07/25 21:51
urdaibai lekeition.jpg

Bermeokoek atzoko arantza atera eta Lekeition jokatu den Euskadiko txapelketa irabazi dute. Ohorezko txandako bi ontzi bizkaitarrek Bizkaiko txapelketan izan zituzten kale berdinak izan dituzte gaurkoan ere eta honek bi ontziak gehiegi urreratzea suposatu du, epaileek bakoitza bere kalera bidali behar izan dutelarik.

Lehen txandako ontziek ere lehia bizia erakutsi dute txandan nagusitzeko, azkenean Mirotzakoak etxeko traineruaren aurretik iritsi dira, bazirudien Lekittarra hobeto zetorrela poparean baina oriotarrek sufritzen dakitela  erakutsi dute eta txanda irabazteak suposatzen duen ohorearekin itzuli dira etxera.

Lehen hiru sailkatuek (Urdaibai, Kaiku eta Hondarribia) Espainiako txapelketa jokatzeko aukera izango dute. Urdaibaiko koadrilak gaur Bermeo izenarekin lehiatu duela aipatu beharra dago.

Emakumezkoetan ez da sorpresarik izan eta Getaria-Tolosak eskuratu du Euskadiko txapelketa aurtengo denboraldia borobiltzeko beste urrats bat emanez.

1- Getaria-Tolosa     12:09.15
2- San Juan            12:33.59 
3- Bilboko Erremulariak  12:43 
4- Zumaia              12:54
5- Orio                  13:02

1- Bermeo         20:14.23 
2- Kaiku            20:38  
3- Hondarribia    20:52  
4- Orio              21:33  
5- Isuntza          21:42  
6- Zumaia         21:43  
7- Santurtzi       21:49  
8- Donostiarra   22:15 

Trackback (URI)

Azken erantzunak
urola-kosta
Erabiltzaile anonimoa, 2012/02/13
Non: Orio garaile Hondarribiako XII. traineru jaitsieran
earra jarduna
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/28
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Argazki ederrak
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Hondarribiako zortzikoa Euskadiko distantzia luzeko txapeldun
Senior mailako Bideoa
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/22
Non: Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu da Orion
irteerako ordena
Erabiltzaile anonimoa, 2012/01/20
Non: Gipuzkoako distantzia luzeko outrigger txapelketan Hondarribia nagusi
Gehiago...
 

Plonerekin eginda

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: