Urdaibaik eskura du garaipena 33 segundoko aldearekin
Urdaibaik irabazi du, nagusitasunez, eta bere kaleari etekina ateraz, Kontxako Banderaren lehen jardunaldia. Itsaso nahasian, haizea etsai zutela, Bermeokoek 33 segundoko aldea atera diote Kaiku bigarren sailkatuari. Pedreña hirugarren izan da 54 segundora eta Donostiarra laugarren 1:30era. Bou Bizkaiak eskura dauka Bandera.
Baldintza are kaskarragoak izan dira bigarren txandan. Astillerok egin du denborarik onena baina Donostiarrak (azken sailkatua lehenengo txandan) baino ia minutu bat gehiago behar izan du.
Emakumeen estropadarekin hasi zen haizea altxatzen. Lehen txanda hasi zenean baretu bazen ere, lehen txandako traineruak ziabogatik bueltan zetozela jo zuen berriro, eta hortxe amaitu zen aurtengo Kontxako Bandera. Bigarren txandan aritu zirenen artean soilik Astillerok lortu zuen estropada 24 minutu baino lehen amaitzea.
Gauzak horrela, Urdaibai, Kaiku, Pedreña eta Donostiarra traineruek osatuko dute ohorezko txanda hurrengo igandean.
Emakumezkoen estropadan, berriz, Zumaiak ezustekoa jo zuen hautagai nagusiak menderatuz. Estropada bikaina egin dute, bai kanpoaldera, bai bueltako luzean, eta bandera irabazteko lehian sartu dira bete betean. Galizia eta Getaria-Tolosa, ordea, hurrenez hurren, lau eta bost segundora helmugaratu ziren, eta igandean erabakiko da bandera igandean. Zumaiarrek ondo baliatu zuten ziabogarako irteera eta egokitutako kalea ere..Lehen jardunaldiko denborak:
1 BERMEO-URDAIBAI / UMPRO-ENEGAS-AVIA 21:29,86
2 KAIKU AMBILAMP 0:33,56
3 S. D. PEDREÑA 0:54,70
4 DONOSTIARRA 1:30,60
5 ASTILLERO 2:21,62
6 HONDARRIBI ORSA 3:03,74
7 SAN JUAN - IBERDROLA 2 3:04,16
8 TIRAN - PEREIRA / O PIRATA 3:20,52
Emakumezkoen lehen jardunaldia:
1 .-Zumaia 11.07,10
2.- Galizia 11.11,42
3.- Getaria-Tolosa 11.12,12
4.- Bizkaia 11.53,04


