Urdaibai txapeldun!
Urdaibaik irabazi du 2011ko Kontxako Bandera aurkariei jipoia eman
eta gero. Joan den igandeko emaitza ez zela kasualitatea erakutsi dute gaurkoan bizkaitarrek. Bermeoko ontziak erakustaldia eman du ohorezko txandan eta 24
segundo atera dizkio Kaikuri, bigarren sailkatuari. Hirugarren Pedreña
izan da 32 segundora eta Donostiarra laugarren 1:11ra.
Bermeoko
klubak bigarren urtez jarraian eskuratu du Kontxako Bandera. Urdaibaik 2
bandera lortu ditu dagoeneko bere historia laburran. Josu Zabalondo
Urdaibaiko presidenteak "urte gogorra" izan dela aitortu du eta Kontxa
irabaztea sari eder gisa hartu dutela. "Bou Bizkaia" ontzia San Miguel
Ligako garaipena lortzeko lehiatik at gelditu zen Portugaleteko
estropadan kaleratu egin zutelako. Gainera, epaitegietako joan-etorriak
egoera konplikatuan utzi zuten Bermeoko kluba.
Aurreneko jardunaldian gauzak ia guztiz erabakita utzi zituen "Bou Bizkaia" ontziak Kaikuri, estropadako bigarren sailkatuari, 34 segundo atera baitzizkion. Itsasoaren egoera erabakigarria izan zen eta Urdaibaik errenta handia atera zien olatu handiei aurreneko txandan erakustaldia emanez. Bigarren txandan itsasoak txarrera egin zuen eta lau traineruak (Hondarribia, Tiran, Astillero eta San Juan) garaipena lortzeko lehiatik at gelditu ziren. Horregaitik, Bermeoko ontziak pasa den igandeko emaitza defendatzea izan du helburu gaur.
Kaiku bigarren jardunaldian balentria lortzen saiatu da, baina 33 segundoak luze egin zaizkio "Bizkaitarra" traineruari. Sestaoko ontziak ia minutu bat galdu du irabazlearekiko bi estropadak kontuan hartuta.
1 Urdaibai 19:29:32
2 Kaiku 19:53:76
3 Pedreña 20:02:10
4 Donostiarra 20:40:42
Lehenengo txandako emaitzak:
1 Hondarribia 19:48:92
2 Tiran 19:51:68
3 San Juan 20:04:60
2011ko Kontxako Banderako sailkapen orokorra:
1 Urdaibai 40:59:18
2 Kaiku 41:57:18 + 00:58:00
3 Pedreña 42:26:66 + 01:27:48
4 Donostiarra 43:40:88 + 02:41:60
5 Hondarribia 44:22:52 + 03:23:34
6 San Juan 44:38:62 + 03:39:44
7 Tiran 44:42:06 + 03:42:88


